| 'Morunos del Goiko' taldeak irabazi du KKinzona Gabon Kopa |
| Kirola | |
| otamotz.com | |
| 2010.01.07. | |
|
Hirugarren urtez jarraian antolatu du aurten Kkinzona proiektu komunikatiboak taldeak Gabon Kopa futbito txapelketa. Aurten guztira 18 taldek hartu dute parte, 180 partaidek baino gehiagok. Ikusleen aldetik egon den erantzuna ere bikaina izan da antolakuntzatik esan dutenez. Hala pasa den astearte arratsaldean ere jendetza bildu zen Gabon Kopako azken partidua ikustera. 'Morunos del Goiko' eta 'Jeudaia' taldeak aritu ziren nor baino nor. Hiruna berdinduta amaitu zen partidua eta penaltietan erabaki zen partidua. Morunos del Goiko' taldea izan zen irabazlea hirugarren urtez jarraian. Gabon Kopa antolatzen denetik hauek izan dira urtero irabazleak. Ikusi finaleko argazkiak galerianIkusi finaleko bideoa |
|