Eire-Bankoa txapelketako finala igandean jokatuko dute Urretxun Inprimatu E-posta
Kirola
Goierriko Hitza   
2010.03.11.

Bosgarren txapela janzteko bidean Rodriguez zaldibiarrak Anibal Fernandez izango du aurkari.

Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak eta Anibal Fernandezek jokatuko dute igandean Eire-Bankoa xake txapelketako finala. Fernandezek Egoitz Irureri irabazita lortu du finalerako txartela.

Txapelketa horretan jokatuko duen bosgarren finala izango du Rodriguez zaldibiarrak, eta Txema Iriberri antolatzailearen ustetan bera da faborito: «Egungo txapelduna izateak zerbait esan nahi baitu». Rodriguezek 2004. urtean hartu zuen parte lehendabizikoz Urretxuko xake txapelketan, eta irabaztea lortu zuen debuteko urtean. 2006an, 2007an eta 2009an ere txapeldun izan zen.

Finala eta kontsolazio partida igandean jokatuko dituzte, 16:00etan hasita Eire tabernan.

Xakea indartuz

Urretxuko Goierri xake taldeak, bere aldetik, Lehengo Mailara igotzea lortzeko aukerak galdu ditu asteburuan lortutako emaitza txarren erruz. Bestetik, Urretxuko Udalak kultur etxeko gela bat xakean jokatzeko irekiko du astearteetan. 18:00etatik 20:00etara gaztetxoek zein helduek xakean aritzeko aukera izango dute han.


 

Iruzkin berria


Segurtasun kodea
Berritu

< Aurrekoa   Hurrengoa >

Image

 ira   Urria 2010   aza

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3
  4  5  6  7  8  910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Techies Resources Technology