Zintzo Mintzo Euskaltzaleen Elkartea

Urretxu eta Zumarragako euskaltzaleon bilgunea
Zintzo Mintzo
zintzo mintzo euskaltzaleen elkartea
Inprimatu E-posta

 

Datorren larunbatean Batzarra egingo dugu

Urtero legez Zintzo Mintzoko Bazkideen Ohiko Batzarra egingo dugu martxoaren 6an. Une eta egokiera aproposa da bazkideok elkartu eta urteko jardunaren nahiz etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin gogoeta egiteko. Batzarrean bi gai garrantzitsu izango ditugu elkartearen etorkizunarekin estuki lotuak.

 

Alde batetik, Zintzo Mintzoren etorkizuneko lan-ildoak, antolaketa eta zuzendaritza berria zehazteko gogoeta-prozesua jarriko dugu martxan eta batzarrean prozesua aurrera eramateko proposamena aurkeztuko dugu. Topagunean Euskara Elkarteen federazioak ere abiatu du gogoeta-prozesu bat euskara elkarte guztien artean eta txanpa hori ere aprobetxatu nahi dugu.


Bestetik, Otamotz, Otamotz.com eta Goierriko Hitzaren inguruan ere gogoetan hasi behar dugu ezinbestean. Goierriko Hitzaren barnean gogoeta-fasean ari dira, diru-laguntzen irizpideak aldatzen ari dira eta krisialdi ekonomikoaren eraginda, hedabideen eskaintza berria diseinatu eta gauzatzera eramango gaitu nahitaez. Batzarrera ere gure hausnarketak eramango ditugu eta etorkizuneko bideak eztabaidatuko ditugu. Jakin ezazu zure parte hartzea oso garrantzitsua dela eta batzarrera etor zaitezen animatu nahi zaitugu.

 

Ondoren, beti bezala bazkaria egingo dugu eta bazkarira etorri nahi duenak jakinarazi diezagula E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbidera mezu bat bidalita.

 

Zintzo Mintzo Euskara Elkartearen Batzar Nagusia

 

Eguna: 2010eko martxoak 6 Ordua: 11:00

 

Lekua: Zintzo Mintzoren egoitza.

 

Gai-zerrenda:

 

  1. Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea
  2. 2009ko jardunaren eta sarrera-gastuen azalpena
  3. 2010eko egitasmoa eta aurrekontuaren azalpena
  4. Hedabideen egoera eta etorkizuneko bideak eztabaidatzea
  5. Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesua: proposamenaren aurkezpena eta onespena
  6. Galdera-erantzunak

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 
zintzomintzo_002.jpg

 

 

 

 

 

Urretxu-Zumarragan euskararen garapen osoa bultzatu, euskaldunak bildu eta euskarazko erabilera esparruak sortzea dira gure xedeak. Gurekin bat egin nahi?

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
SVTechie Technology

Zintzo Mintzo harremanetarako

Zintzo Mintzo Euskaltzaleen Elkartea

Labeaga 12, behea

20700 Urretxu

Tel.: 943 03 64 74

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Blogak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.5
Iritzi emailea UZUE
"Horko talde horrek hurrengoan gehiago jan eta gutxiago edan dezala, gose aurpegia daukate eta!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea uryu
"ytu"
Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea tryry
"rtyery"
Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea azti
"erw"
Erabiltzailearen balorazioa
 
2.5
Iritzi emailea azti
"aaa"

SINDIKATU ZINTZO MINTZO