UZUE udal euskaltegia

Urretxu-Zumarragako euskaltegiaren bloga
UZUE udal euskaltegia
UZUE UDAL EUSKALTEGIA
Inprimatu E-posta

 

EGURALDIA

Asteartea hodeitsu hasi den arren, batez ere, lurraldearen iparrean, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu, ostarte zabalak irekiko baitira.

Asteartea hodeitsu hasi den arren, batez ere, lurraldearen iparrean, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu, ostarte zabalak irekiko baitira. Eguraldiaren egoerak, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, bero handiagoa ekarriko du, eta Araba eta Nafarroako zenbait puntutan nabarituko da gehien; hor, ondorengo egunak oso epelak izango dira.

Udaberriko giroa espero da astearterako. Eguzkitsua ere bai, goizean goiz zerua hodeitsu agertuko den arren, iparraldean batez ere; hor zirimiria egin lezake. Goizak aurrera egin ahala, argituz joango da, eta hainbat lekutan zerua urdin geratuko da. Hori bai, arratsaldean zehar bero-hodei batzuk sortuko dira, eta gauean ekaitz arrisku txikia dago. Tenperatura igoko da, apur bat.

Astezkenean, tenperatura nabarmen igoko da, barnealdean batez ere. Zeruan, hodeiak eta ostarteak izango dira; azkenengo hauek gailenduko dira, eguerdi aldera bereziki, arratsaldean bero-hodeiak sortuko baitira. Arratsaldearen bukaeran, eta gauean, ekaitzak jo lezake. Hego haizea ibiliko da, eta barnealdeko tenperatura maximoak 27-28 ?C ingururaino hurbilduko dira; kostaldean, brisa altxatuko da, eta maximo horiek 22-23 ?C inguruan utziko ditu.

Ostegunean, eguraldiak berdintsu jarraituko du. Eguzkiarekin gozatzeko aukera berri bat izango dugu, goizean goiz eta azken orduetan zerua tarteka hodeitsu agertuko den arren. Arratsaldearen bukaeran, eta gauean, ekaitzak izan litezke. Egunaren lehenengo partean, hego haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean, iparraldekoa. Eguerdi aldeko tenperatura kostaldean 21-22 ?C ingurukoa izango da; hegoaldean 27-28 ?C inguru espero ditugu.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

UZUE Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.5
Iritzi emailea UZUE
"Horko talde horrek hurrengoan gehiago jan eta gutxiago edan dezala, gose aurpegia daukate eta!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea azti
"erw"

 uzt   Abuztua 2010   ira

AlArAzOgOrLrIg
   1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
SVTechie Resources

UZUE harremanetarako

Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia

Labeaga 40A

20700 Urretxu

Tel.:943 72 33 10

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.