Nola hartu parte PDF Inprimatu E-posta

Herritarren eta elkarteen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Auzolanean egindako hedabidea eratu nahi dugu, eta ahalik eta herritar gehienez osatutako sarea osatu. Zure parte hartzerako aukera hauek dituzu eskuragarri:

Zure albiste, iritzi eta ekarpenak bidali

  • Nolako albiste edo iritziak bidali ditzaket?
    • Informazio hutsa. Kontakizun objektibo bat, besterik gabe. Jakin duzun albiste bat.
    • Erreferentziak. Beste nonbait irakurri duzun zerbaiten erreferentzia egitea. Kasu honetan, ez kopiatu beste komunikabide bateko testua zure artikuluan. Ahal dela, idatz ezazu artikulu originalaren Interneteko lotura, eta hari buruz komentatu behar duzuna komentatu lasai. Beste hedabide euskaldunekiko errespetua erakutsi.
    • Iritzia. Zeure hausnarketa pertsonalak, kritikak, irakurleei zuzendutako galderak. Beti ere, errespetuz idatzi.
    • Iragarpenak. Propaganda edo iragarki itxurako mezuak onartzen dira. Lan eskaintza bat duzuela enpresan, produktu bat kaleratzen duzuela... Profesionalen eta enpresen promozioaren alde gaude, baina, mesedez, mezu horietan argi adierazita geratu dadila promozio asmoarekin idatzi duzuela. Erakundeen prentsa-oharrak ere kategoria honetan sar daitezke.

Agenda ekitaldiak txertatu

  • Agendan zure ekitaldiak sartzeko aukera izango duzu.

Bideoak, argazkiak edo dokumentuak igo

  • Multimedia atalean dauden bideo, audio, argazkiak eta dokumentuak igotzeko sistema jarri dugu.
  • Dena den, gure egoitzara ekar ditzakezu zure bideo, audio edo argazkiak. (Labeaga, 12, behea, Urretxu)

Albisteetan zure iritziak eman

Inkestak

  • Gure inkestetan parte hartu ahal izango duzu erregistratu beharrik izan gabe.

Elkarrizketa digitalak

Eztabaidagunea

Hedabideak lantaldean parte hartu

Besteak

 





 

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko