|
Zumarraga-Urretxuko bertso eskola
|
|
2008.06.13. |
 |
|
Datorren larunbatean, hilak 21, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketaren finala izango da Altsasun. Txikien mailan Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako Maialen Akizuk hartuko du parte. Hori dela eta, bertso eskolak autobusa antolatu du. |
Plana hau izango litzateke, gutxi gora behera:
- Irteera goizeko 9:30ean Zumarragako eliza paretik
- Txikien (14 urte artekoak) mailako finala: goizeko 11etan Altsasuko Burunda pilotalekuan
- Bazkaria: norberak eramandakoa bertako ikastolan egokitutako mahai batzuetan jango dugu
- Handien (18 urte artekoak) mailako finala: arratsaldeko 4retan Altsasuko Burunda pilotalekuan
- Autobusa hartu eta herrira: arratsaldeko 7:30ak aldera (bukatu eta handik ordu erdira edo)
Joateko asmoa izanez gero, bete datuok eta bidali ostegunerako (2008-6-19).
|