Errezeta elektronikoak gaur egungo paperezko errezeta ordezkatuko du.
Medikuak datu base batean pazienteak behar dituen medikamenduak sartuko ditu eta pazienteak farmazian eskuratu ahal izango ditu inolako paperik aurkeztu gabe Ona osasun txartel elektroniko berriarekin. Sistema honekin, Osakidetzak fidagarritasuna, bizkortasuna eta gaixoarekiko arreta hobetu nahi ditu. Ona txartelak, guztiok dugun Osakidetzako txartel urdina ordezkatuko du. 16 urtetik gorako edonork eskatu ahal dezake oso erraz eta doan Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusietan, osasun zentroetan edota www.euskadi.net/ona gunean zehazten diren lekuetan. Txartel berri honek hainbat kudeaketa modu eroso eta erraz batean egiteko aukera emango digu, etxetik bertatik (ordenagailua egokitu behar da, informatika dendetan eros daitekeen irakurgailu bat instalatuz) edo leku publikoan dagoen ordenagailutik. Honela, medikuaren txanda eskatu, mediku aldaketak eskatu, bigarren mediku baten iritzia eskatu? egin ahal izango dira osasun zentrora joan edo deitu beharrik gabe.
Izaro Soraluze












