Bost urteko isilunearen ostean, eta Vulnerable (2001) eta Blowback (2003) eskasak argitaratu ondotik itzuli da Adrian Thaws.
Musikaren munduan Tricky bezala ezagun den musikari enigmatiko, irregular, talentuduna. Portishead eta Massive Attack taldeekin batera Bristolgo (Ingalaterra) trip-hop soinua zizelkatu zuen artista —Maxinquaye ederrarekin egin zuen debuta 1995ean— indarberriturik itzuli da. Berriro sustraiei erreparatu, haurtzaroko auzoa gogoan hartu, eta handinahikeriak alboratuz hip hop, afrobeat, pop eta punk oldarraldiak bere egin ditu Knowle west boy lan berrian. Modu erakargarrian gainera. Kontuan hartzeko moduko piezak dira Puppy toy, Joseph, council state, Past mistake edota School gates.
Gorka Erostarbe












