Jorge Andueza urretxuarrak La Salle-Legazpi ikastetxean egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren, REM ikasi zuen eta Donostiara joan zen Harreman Publikoak ikastera.
Gizarte Hezkuntzan diplomatua ere bada eta egun Haur Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari da. ?Pitu? aski ezaguna da herrian. Izan ere, futbolean eta areto futbolean aritu zen eta urte luzetan aitaren edari banaketa enpresan lan egin zuen. Gainera, bertso eskolako kidea da. Urtero bezala, Martxoan Bertsoa ekimeneko txapelketan parte hartuko du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria, medikua...
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Bertso saioetara joatea, kirola egitea, ingurukoei adarra jotzea... Orain, ikasketak direla eta, musikara zaletzen ari naiz.
Bizitzeko toki bat?
Urretxuko Mundo Mejor auzoa. Bertan jaio nintzen eta egun etxe hartan bizi gara.
Gustuko bertsolaria?
Maialen Lujanbio. Finalean izan nintzen eta bere garaipenak asko poztu ninduen.
Gustuko herriko bertsolaria?
Gorka Azkarate bertsolari ona delako eta Ander Gabirondo ?Kaxero? ahalegin handia egiten duelako. Ahalegina egiten duen jende asko dago eta horiek ematen diote izaera eskolari.
Athletic taldeko jokalari bat?
Lehengoen artean Dani eta oraingoen artean Yeste.
Reala ala Real Madril?
Reala.
Realeko zein fitxatuko zenuke?
Aranburu. Agirretxe ere bai. Eta Prieto.
Zergatik zara Athletic zalea?
Osabaren eraginez. Umetan, Satrustegik Iribarri gola sartu zionean negar egin nuela gogoratzen dut.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
Egindako azken oparia?
Erloju bat Ainarari.
Eta jasotakoa?
Ainarak oparitutako txirula.
Data bat?
Sanjoanak eta Santaixabelak. Biak asko gustatzen zaizkit.
Mutil eta neska izen bana?
I?aki eta Itsaso (gure alabarena).
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Berria eta parean tokatzen diren gainontzekoak.
Gustuko telebista saioa?
El conquistador eta Hitzetik hortzera. Asteburuetan, gaueko txutxumutxu saioak ere ikusten ditut aspertu arte.
Bereziki gorroto duzuna?
Ez dut saio bat bera ere bereziki gorroto.
Liburu bat?
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia. Autismoari buruzkoa da.
Pelikula bat?
Tomates verdes fritos.
Soinu bat?
Orain, txirularena.
Usain bat?
Usaimen oso txarra dut.
Janari bat?
Arrautza frijituak patatekin.
Ura ala...
Sagardoa.











