Inprimatu E-posta

 

Alex Areizaga (151. alea)

Alex Areizaga (151. alea)

Alex Areizaga zumarragarrak Gainzuri ikastetxean eta Joxe Mari Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak.

 

Ondoren, Ingeniaritza ikasketak utzi eta Kazetaritza ikastea erabaki zuen. Egun, ‘Goierriko Hitza’ egunkarian lan egiten du. Horrez gain, ‘KK´in zona’ komunikazio proiektuaren buruetako bat da. Iaz euren irratiak FMn emititzea lortu zuten eta azaroan, berriz, ‘Berunezko justizia, Ixilik Bang zuen izena’ erdimetraia aurkeztu zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Filmak harrera bikaina izan du.

 

Zer izan nahi zenuen umetan?

Arotza. Haurrentzako zeuden arotz jostailuekin jolasten nuela gogoratzen dut.

 

Aisialdian zer egitea atsegin duzu?

Lagunekin egon, ‘X-Box’ bideo-jokoen kontsolan jolastu, irratira joan zer edo zer egitera...

 

Bizitzeko toki bat?

Gabiria. Hiri handiak ez ditut gustuko.

 

Gustuko zuzendaria?

Zuzendaria baino jende koordinatzailea naizela esaten dut. Quentin Tarantino asko gustatzen zait.

 

Gustuko generoa?

Akzioa eta umore absurdoa atsegin ditut.

 

Gustuko aktorea?

Robert de Niro, Clint Eastwood eta Leslie Nielsen handia.

 

Gustuko herriko aktorea?

Aritz Ormazabalek oso ondo lan egiten du. Beste batzuek ere bai. Egia esan, ezusteko atseginak izan ditugu.

 

Ilehoriak ala beltzaranak?

Denak. Politak badira, baita burusoilak ere. Hori bai, peluka jarri dezatela!

 

Egindako azken oparia?

Amonari eta aitonari bazkaria oso ona dagoela esatea. Beno, baina hori ez da oparia: hori egia da.

 

Eta jasotakoa?

Estreinaldi egunean Labeaga aretoa jendez gainezka egotea.

 

Data bat?

Irratia FMn emititzen hasi zenekoa. Sekulako garaipena izan zen.

 

Neska eta mutil izen bana?

Timoteo eta Mikaela. Gainontzeko aitonen eta amonen izenak ere esan ditzaket, baina hauenak bereziagoak dira.

 

Zein egunkari irakurtzen duzu?

Hitza  esan beharko dut, ala?

 

Gustuko telebista saioa?

Ez dut telebista asko ikusten. Funtzioa eta Dragoi Bola asko gustatzen zitzaizkidan.

 

Bereziki gorroto duzuna?

ETB gorroto nuen, baina orain gehiago. Eta besteetaz zer esan...

 

Liburu bat?

El Padrino, El Siciliano... Mario Puzo idazlea asko gustatzen zait.

 

Pelikula bat?

La roca, El odio, Las locas aventuras de Robin Hood...

 

Abesti bat?

Anestesia taldearen Kontraesanak eta Hil baino lehen taldearen Fuck the police.

 

Soinu bat?

Dultzainarena.

 

Usain bat?

Gosea duzunean bazkaria mahai gainean dagoela dioena.

 

Janari bat?

Babarrunak.

 

Ura ala...

Kas Naranja eta urtero egiten dugun patxarana.


Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

ze guapo zauden!!!

jeje. baina ze guapo zaudn argazkian!!!! niri ere asko gustatzen zait egiten duzuen patxarana. je. mxu handi bat!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea lagun bat
2009, Abendua, 02
 
 
 
Powered by jReviews