Inprimatu E-posta

 

Ezagutzen al duzu negua? (133.alea)

Ezagutzen al duzu negua? (133.alea)
Gorka Ojangurenek bertso musikatu hauek ekarri dizkigu, argazki eta guzti. Bertsoak gozatzeko aukera bikaina!
1)Iragan urteko elurrak
utzi zigun irudia:
goiko zeruaren beltza
beheko lurraren zuria,
tartean mundu txiki bat
beldurti ta urduria.
Izoztutako zubia
dugu orain memoria,
atzean utzi ezin dena
isten ez bada zauria.
Asmo onez bete arren
esperantzaren gurdia,
bidea nola zabaldu
ahaztu egin zaigu ia.

2)Gauzak hemen hala dira:
lar bero edo lar hotzak
tarteko hotzberorikan
ez dauka gure bihotzak,
atzerrian ezagunak
bertakoentzat arrotzak.
Joandako bake hotsak
estaki zitun izotzak,
geroztikan hertz hautsi bat
dauka urtaro bakoitzak;
esperoan gaudenontzat
legeak beti zorrotzak,
neguak luzeegiak
ta udaberriak motzak.


3)Estaltzen gaituenean
zuritasun ukenduak,
une batez ederrrago
dirudi gure munduak
segunduak ordu dira
ta orduak segunduak.
Baina ezin leunduak
gure ezin konponduak
zuri beltzez jazten ditu
herri honen abenduak
plazak argiz apainduak
ta zeruak ilunduak,
elurrak lurrean eta
airean pentsamenduak.


4)Berriz ere haize hotzak
dakartza negu gorriak
amaierarik ez duen
sumarioz ekarriak,
beraz babestu atzeak
eta estutu gerriak.
Albisteak nahiz berriak,
denak zaharrak berriak.
Eguzkiaren beroa
behar du gure herriak,
izoztuta diruditen
egunkarien orriak
elurraz batera urtuko
al ditu udaberriak?



Egilea: Gorka Ojanguren


Erabiltzaileen iritziak

4 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

erantzun:
 
5.0
 
 

Hiru batean

Bertsoak horrela entzutea, musika eta irudi eder horien laguntzaz, luxua da.
erantzun:
 
5.0
Sebas Iritzi emailea Sebas
2008, Urtarrila, 23
 
 

Negua

Oso,oso,oso polita
erantzun:
 
5.0
Mazale Iritzi emailea Mazale
2008, Urtarrila, 24
 
 

Bikaina

Oso ona, oso ona!

Zorionak
erantzun:
 
5.0
azti Iritzi emailea azti
2008, Urtarrila, 24
 
 

udaberria

Udaberrian entzun ditut bertsoak. Zoragarriak! Aurrekoak esaten zuen moduan luxu bat da bertsoak entzun, irakurri eta gainera irudiekin gozatzeko aukera izatea. Zorionak Gorka!!!
erantzun:
 
5.0
Iritzi emailea mila
2009, Ekaina, 03
 
 
 
Powered by jReviews

Gorka Ojanguren
About the author: