Inprimatu E-posta

 

Gazte Lokalak ekitaldiak antolatzeari ekin behar dio (085. alea)

Martxoan Zintzo-Mintzoko Euskaltzale Elkartearen ekimenez eta Urretxu-Zumarragako Udalen laguntzaz ireki zen Gazte Lokaleko bazkideek eta begiraleek lehen asanblada egin dute. Bertan orain arteko balorazioa egin zuten eta etorkizunean garrantzitsuak izango diren erabakiak hartu zituzten. Hauen guztien berri izateko Nerea Alustiza begiraleen arduradunarekin hitz egiten izan gara.

 

Nerea oso gustura dago Gazte Lokalak jaso duen harrerarekin. "Lehen hilabeteetan nahi zuten guztiak sar zitezkeen eta egunero ehundik gora haur etortzen ziren. Orain 40-50 haur inguru etortzen dira: ostiraletan gutxi samar, larunbatetan gehiago eta igandeetan gehien".

Lehen egunetan, bazkide egiteko, fitxa bat betearazi zitzaien. Horretarako 5 euro ordaindu zituzten eta hilero beste hiru euro ordaintzen dituzte. "137 haurrek bete zuten fitxa, baina hauetatik 25 jada ez dira hemendik azaltzen. Etortzen direnak 6. mailakoak dira. Hasieran beste adinetakoak ere etortzen ziren eta berriro erakarri nahi ditugu. Hori dela eta, hemendik aurrera antolatuko ditugun ekitaldiak, beharbada, guztientzat irekiak izango dira".

Orain arte Gazte Lokaleko begirale eta gaztetxoek ekitaldi bakarra antolatu dute: ihauterietako mozorro lehiaketa. Lehiaketan gaztetxo askok parte hartu zuten. Epaileen saria Jon Ander Arzellusek irabazi zuen eta bazkideen saria, berriz, argazkian mozorrotuta ikus dezakezuen Saioa Pueblak, Maitane Ruizek, Idoia Mendiak, Maite Plazaolak, Begoña Santillanak, Oihane Arruabarrenak eta Jone Inzak osatutako taldeak.

Bileran begiraleek eta gaztetxoek beste hainbat ekitaldi antolatzea adostu zuten. Hilero tailer bat antolatuko dute (lehena martxoko azken asteburuan izan zen), ikastaroak ere izango dituzte (lehena informatika ikastaroa izango da) eta apirila edo maiatzean Donostiako izotz jauregira irteera egingo dute, besteak beste.

Bileran beste hainbat gai ere aztertu ziren. Gazte Lokalaren anagrama lehiaketa antolatu dute, gaztetxoek futbolina, billarra, edari-makina eta ping-pong mahaia eskatu zituzten, besteak beste, eta ordutegia 9ak arte luzatzea eskatu zuten. Horrez gain, oraindik bazkide ez diren asko Gazte Lokalera sartzen dira eta bazkideak hauei sartzen uztearen aurka agertu ziren. Bukatzeko, gaztetxoak oso gustura azaldu ziren Gazte Lokala ireki izanarekin, honela ez baitute derrigor kalean egon beharrik. 

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
1.0
 
 

ez dago informaziorik!"

a ze nolako zaborra ez dut sekula olkorikmikusi! ez dago batere informaziorik ez zait ondo iruditzen hau internetenjartzea zeozer jartzeko asmoa badaukazute jarri zeozer obea! hemen ez dago ezer! zer nolako zaborra! errepikatzen dut !
lan bat egin behar dut eta ez dut informaziorik aurkitzenn!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
1.0
Iritzi emailea maria etxeberria
2009, Urria, 17
 
 
 
Powered by jReviews