Inprimatu E-posta

 

Diabetesaren aldeko martxa (099. alea)

Asensio Sudupe zumarragarra lehendakari duen Gipuzkoako Diabetikoen Elkarteak "Diabetesaren aldeko martxa" antolatu du igande honetarako. Berdintasunaren alde, mota orotako diskriminazioaren aurka, zelula amen ikerketaren alde, organo ematearen alde eta traba eta hesi guztien aurkako martxa hau eguerdiko 12etan abiatuko da Ondarretatik eta Boulevard-en amaituko da.

Zumarragako Udalak martxa honi bere babesa eman dio eta herritarrei igandean Donostiara joateko gonbitea luzatu zien joan zen astean emandako prentsaurrekoan. Antolatzaileek Donostiara joateko autobusak jarri dituzte. Autobusak 10:30ean irtengo dira Zumarragako udaletxe aurretik. Tiketak Bidea Eginez koordinadorako elkarteen egoitza guztietan, Sarria farmazian, Arruabarrena gozotegian, Gurutze Gorrian eta Herce dendan salgai dira, besteak beste, hiru eurotan. Gutxitu fisikoentzat jarriko den autobusean izena emateko Joxe Jauregirekin harremanetan jarri behar da.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Atal zaharrak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea maria etxeberria
"a ze nolako zaborra ez dut sekula olkorikmikusi! ez dago batere informaziorik ez zait ondo irudit..."