Inprimatu E-posta

 

Gobernuko ordezkari ordea Zumarragan izan da

Gobernuko ordezkari ordea Zumarragan izan da

Francisco Jordan de Urries, Gipuzkoan estatuko gobernuak duen ordezkari ordea, Mikel Serrano alkatearekin batera Piedad kaleko lanak bisitatzen izan da gaur goizean.

 

Zumarragako Udala Espainiako Gobernuak Enplegurako Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren laguntzaz hamar proiektu gauzatzen ari da. Guztira 1,8 milioi euro jasoko ditu Zumarragako Udalak estatuko fondoetatik. Zentzu honetan, garrantzitsuenetako bat, Piedad kalean egiten ari diren lanak dira. Hain justu gaur goizean, 12:00etan, lanen martxa nola doan ikusteko bisita egin du Zumarragara Francisco Jordan de Urries, Gipuzkoan estatuko gobernuak duen ordezkari ordeak.


Egiten ari diren lanak

Errepide bakarra utziko dute, oinezkoentzat espazio gehiago sortuko dute, irisgarritasun arazoak konponduko dituzte Iburreta tabernaren inguruko plazan. Horretarako, kota-jauziak desagertuko dira, oinezkoak eta autoak partekatuko duten eremu bat sortuz. Eskuinaldeko bidea kendu egingo da, baita kotxeentzako aparkalekuak ere. Ondorioz egun dauden zuhaitzen lerrokadura aldatu egingo da eta berriak jarriko dituzte. Baita banku berriak ere. Iturria mantendu egingo da eta zaharberritu ere egingo dute. Zaborra jasotzeko lurpeko sistema jarriko dute besteak beste. Piedad eta Jai Alai kalea horma batek bereiziko ditu eta argiterian ere hobekuntzak egingo dira.

 

 

Jasotako diru-laguntzaren erdia gastatuko du Udalak lan hauetan, 865.000 euro. Lanen iraupena sei hilabetekoa da eta maiatzean hasi zituztenez, urtea amaitzerako bukatuta egongo dira.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Techies Resources Resources

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >