Inprimatu E-posta

 

Bart gauean ertzainak gaztetxera sartu direla salatu du Gazte Asanbladak

Bart gauean ertzainak gaztetxera sartu direla salatu du Gazte Asanbladak
'Helburu garbirik gabe' sartu zirela eta "ertzainek urduri ziruditela" salatu dute Urretxuko eta Zumarragako gazteek.

 

Bart 21:00ak aldera ertzainak gaztetxera sartu direla salatu du Urretxuko eta Zumarragako Gazte Asanbladak. "Kanpoaldean ertzainen presentzia nabaritu" zutela azaldu dute, "eta segundu gutxira barrura sartu" zirela, "kanpoko aparkalekuan zeuden beste hiru gazte ere sartuaraziz". Sartzean ertzainek droga kontrol bat zela ziotela azaldu dute gazteek, baina ondoren, «segurtasun kontrol bat» zela esanez «kontrajarri» zirela.«Ertzainek urduri ziruditela» eta barran zegoen gazteari «zeuden kartelengatik eta pegatinengatik akusazio desberdinekin atestatu bat egingo ziotela» jakinarazi zutela ere azaldu dute. Gaur asanblada egingo dute 18:00etan gaztetxean, gertakariez hitz egin eta mobilizaziorik egingo duten adosteko.

 

Argazkia: Urretxu-Zumarragako Gaztelekua artxiboko argazkian.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

errepresioa kanpora

jo lotsagarria da gure ertzaintza eta zergatik gaztetxera ez gaituzte isilduko gaztetxeak aurrera adi mobilizitatera.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea kk inzona
2010, Urtarrila, 26
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
VC Funding ESL

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >