Inprimatu E-posta

 

Antiora martxa deitu du "Antiguarekin" plataformak

Antiora martxa deitu du

Igandean izango da martxa ekitaldia. Asmoa Euskadi plazatik Antiora ibilbidea egitea da Udalak bertan egin nahi duen interpretazio zentroaren aurka protesta egiteko.

 

Antiguarekin herri plataformak jakinarazi duenez, “kezkatuta” daude Udalak Antion aurrera eraman nahi duen proiektuarekin. Interpretazio zentroak Antioko baselizari eta inguruneari kalte handiak eragingo dizkiola uste dute. Horregatik, proiektu hau “ez dela beharrezkoa” diote eta gainera “gehiegizkoa” ere badela ziurtatu dute.


Azaldu dutenez, alkateak ez du bideragarritasun planik aurkeztu. Era berean, urtean interpretazio zentroak izango duen 400.000 euroko mantentze kostuari nola aurre egingo dion galdetu diote alkateari. Gogorarazi nahi izan dute gainera, azken urteetan museoetara eta interpretazio zentroetara bisitek behera egin dutela eta Eusko Jaurlaritza museo berriak irekitzearen aurka agertu dela.


Hori dela eta martxa bat deitu dute igande honetarako. Goizeko 11:30ean egin dute hitzordua Euskadi plazan, ondoren bertatik Antiora igotzeko. 12:30ean elkarretaratzea egingo dute elizaren aurrean eta 13:30erako dago aurreikusita jaitsiera. Jarraian duzue egitaraua.


  • 11:30ean: elkarretaratzea Euskadi enparantzan. Jarraian Antiora igoera oinez.
  • 12:30ean: elkarretaratzea eliza atzeko zelaian.
    • Txalapartariak
    • Txistulariak
    • Plataformaren hitzaldi laburra
    • Argazkia
    • Bertsolariak
    • Hamarretakoa
    • Haur jolasak
  • 13:30ean: jaitsiera.


OHARRA: eguraldi txarra eginez gero ekitaldia denak Euskadi enparantzan egingo dira.

 

Argazkia: plataformak iazko abenduan Euskadi plazan egin zuen elkarretaratzea.

Erabiltzaileen iritziak

2 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Antiguarekin

Zumarraga Antiguarekin!! Denon artean lortuko dugu!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Zumarratarra
2010, Martxoa, 12
 
 

TXORIZO PINTXOA MAITE DUGU!!!

zuen poltsikoak bete eta herriari xoxak aterako dizkion makroproiektu ustelik ez dugu nahi!

bordatxo bat txoixo pintxoakin, noski!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea txorixozaleak
2010, Martxoa, 16
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 uzt   Abuztua 2010   ira

AlArAzOgOrLrIg
   1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
VLSI Resources

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >