Inprimatu E-posta

 

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa hil da

Albiste txarrekin hasi da astelehena. 74 urterekin Mikel Laboa hil dela jakin dugu orain gutxi.  

 

Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur goizeko 8:30ean hil da. Azken orduetan bere emazte eta bi seme-alabak izan ditu alboan.

 

Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen

Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen Gabonak aurretik, tradizioaren alde eta tradizio hau gazteen artean zabaltzen egindako lanarengatik.

 

Bere bizitza

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean.

Ez Dok Amairu

1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzu eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzen ditu, oihu eta zarata esperimentalekin.


Diskografia:

  • Lau herri kanta, 1964 (EP)
  • Ursuako Kantak, 1966 (EP)
  • Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertolt Brechten letrekin)
  • Haika Mutil, 1969 (EP)
  • Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
  • Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zen argitaratu Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
  • Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
  • Sei, 1985.
  • Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra dihoazen Lekeitioak diska ez argitaratuak)
  • Hamabi, 1989
  • Hamalau, 1994
  • Mikel Laboa Zuzenean, 1997
  • Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
  • 60ak+2, 2003 (Lehen obren bilduma).
  • Xoriek - 17, 2005.

 

Albistea sustatu.com-en irakurri dugu.
Mikel Laboa wikipedian.

 

Xabier Leteren “Izarren hautsa” abestia Mikelek abestuta jarri dugu Mikelen omenez.

6.59 MB  |    |  ireki leiho berrian  |  Entzun orain  

Erabiltzaileen iritziak

5 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa hil da, gora mikel Laboa!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Izarren hautsa
2008, Abendua, 01
 
 

Beiti gogoan...

Beiti izango Mikel Laboa gogoan... bihotz barneraino sartzen baita bere kantuak entzuten ditudanean.

Belaunaldi bat ari da desagertzen pixkakana pixkanaka euskal kulturaren munduan (Jexux Artze, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Jorge Oteiza, Xabier Iratzeder, Hendrike Knorr, Bitoriano Gandiaga, ...) bideak ireki zituena, lehen urrats latz eta gogorrenak eman zituena... belaunaldi berria etorri beharko da gero, aurrera bidea egitera...

"[...]
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak.
[...]"
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Jonmikel
2008, Abendua, 01
 
 

Mikel,euskal kultur erreferentea

Gaur utzi gaitu artista, maixu,euskaltzale, herri hau maite izan duen pertsona.Herri honek ere maite ta maitatzen jarraituko du Mikel.
Zu bai herri gizona,zure abesti ederretan murgildurik nabil gaur, egun elurtuari begira.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea elur
2008, Abendua, 01
 
 

jaso al du nahiko maitasuna bizirik zegoen bitarte

Erdi poeta, erdi musikari, dena emanez beti, ernai. Lotsati horri gustatzen zitzaion maitatua sentitzea, denoi bezala. Argi utzi al genion zenbat maite diogun?. Bai Mikel, gaur bakarrik ez, beti egon gara zuri begira, sinistu ezinik sentiarazten duzuna... letrak besteenak eta, betirako sortu duzu berotasuna gugan, gau elurti hontan.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea iturengo arotza
2008, Abendua, 01
 
 

Udazkenaren tronoan

hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Ruth
2008, Abendua, 01
 
 
 
Powered by jReviews

 

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources Resources

Elkarrizketa digitalak Pil-Pilean

Ez dago iritzirik. Eman zurea.

Kultura Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ba, bai, Alex, Martxoa Bertsoarako egin zenuten lanaren ondoren, propio esan nizun horrelakoak Ga..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Jonmikel
"Zorionik beroenak zuri, gurasoei, eskolako irakasle eta ikasleei eta animo hurrengorako... etorri..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Aupa Maialen! Udaberriaren zain egon gabe hasi zara fruituak ematen. Zorionak bihotz-bihotzez! Ba..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Ruth
" hertsi dizkiagu begiak adiosik ez eta goizaldea..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea iturengo arotza
"Erdi poeta, erdi musikari, dena emanez beti, ernai. Lotsati horri gustatzen zitzaion maitatua sen..."
< >