Euskaltzaindiak urtero antolatzen duen Azkue literatura sarietan, 3. saria eskuratu du 11-14 urte artekoen atalean. Gaur eguerdian banatu dituzte sariak Bilbon.
Maialen Akizu urretxuarrak hirugarren saria lortu du Euskaltzaindiak antolatzen duen Azkue Literatura Sarietan. 11-14 urte artekoen atalean hirugarren narratiba lan onena izan da berea ’Indiana Jons-en azken abentura’ lanarekin. Iparragirre institutuan dabil Maialen Akizu eta Jexux Munduateren laguntza izan du.
Atal berean lehen saria Maialen Watzinger azpeitiarrarentzat izan da, bigarrena berriz, Libe Galdos zegamarrarentzat.
261 lan denera
Denera 261 lan
jaso ditu Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkue Literatura Sarien
deialdian. Bi mailatan bereizi eta saritu dituzte partaideak, adinka,
11-14 eta 15-18 urteko sailetan. Olerki eta narrazio esparruetan eman
dituzte sari bana bi multzoetan.
11-14 urtekoen lanak
aztertzen Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta aritu
dira. 15-18koenak Joseba Butronek, Jabier Kaltzakortak eta Kirmen
Uribek epaitu dituzte.
Maialen Akizuri buruz gehiago otamotz.com-en:
Albisteri buruz gehiago interneten:












