Josuk eta Iñigok, Viana anaiek, garaipen handia lortu zuten pasa den ostiralean Beloki pilotalekuan, bigarren mailako Udaberri Torneoko bigarren jardunaldian.
Beloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-14 irabazi zion Aurrera Saiazi (Tolosa). Halere, majo sufritu behar izan zuten.
Hasieran, batik-bat. Izan ere, Iñigo ez zen ezker eskuarekin pilotari norabide egokia emateko gauza, eta pare bat falta egin zituen. Hori dela-eta, Aurrera Saiazekoek aurrea hartu zuten markagailuan. Baina asentatu zen Viana anaietan zaharrena, Iñigo, eta dezente gozatu zuen. Josuk, gainera, tantoa bukatzen asmatu zuen; horietako batzuk, ederrak. Azkenean, ondo borrokatuta, baina merezita aurrera atera zuten partida.
Mikel Rodriguezek eta Asier Intxaustik ere bai. Beloki Pilota Elkarteko bikoteak 22-15 irabazi zion Aretxabaletari, lehen mailako Udaberri Torneoko laugarren jardunaldian. Bihar jokatuko dute bosgarren eta azken jardunaldia, Elgoibarren (19:00etan, hirugarren partida). Irabaziz gero final-laurdenak jokatzeko sailkatuko dira. Baina galduta ere, badituzte aukerak.
Egilea: Gregorio Viana














