Eskualdeko lau talderen arteko
norgehiagoka izan zen atzokoa. Urretxukoek hogei minutuko denboran 21
plaza eta 14 zinta egin zituzten 1700 kiloko harriarekin.
Urretxu garaile: 21 plaza, 14 zinta.
Ezkio Itsaso bigarren: 21 plaza, zinta bat eta 52zm
Zumarraga hirugarren: 21 plaza eta metro bat
Legazpi laugarren: 18 plaza, zinta 1 eta 0,35 metro.
Hala ere uste dut emaitzetan akats bat dagoela, nik momentuan ulertu nuen Ezkio-Itsasok 21 plaza, zinta bat eta metroren bat edo beste egin zituela, eta Zumarraga izan zela 21 bat plaza bai baina zintarik egin zuena. Ezkio-Itsaso bigarren sailkatu zela, alegia.
Eta hurrengoa, Zumaiako arraunlarien aurka? Ikustekoa izango da hori ere.