Inprimatu E-posta

 

Urola Asirauto Plazaolako nesken garaipena

Urola Asirauto Plazaolako nesken garaipena

Asteburuan Basaurin egin den XIV. Duatloi proban taldekako sailkapenean garaipena lortu zuten triatloi taldeko neskek. Azpimarratzekoa emakumezkoen kategorian Gurutze Altunak lortutako 5. postua.

 

Martxoaren 7an, igandea, Basauriko XIV. Duatloia ospatu zen. Astebete lehenago eguraldi txarrarengatik bertan behera utzitako bi proben ondoren, Euskal-Nafar Zirkuituaren lehenengo proba izan zen igandekoa.


Sprint distantziakoa izan zen Basauriko proba, hau da, (6km-20km-3km) eta irteeran ia 300 parte hartzaile elkartu ziren. Proba Mikel Elgezabal txirrindulari ohiak irabazi zuen.


Urola Asirauto Plazaolako neskek taldekako sailkapenean garaipena lortu zuten, bertaratutako 4 neskek lortutako sailkapenari esker: Gurutze Altuna 5. , Gema Hernandez 9. , Idoia Garde 10. eta Aintxine Kerejeta 13. , bigarren sailkatu zen Durangoko Mugarra taldeari ordu erdiko abantaila atera ziotelarik.


Mutiletan, Mikel Muruak eta Aitor Izagirrek beraien debuta egin zuten Basaurin. Aitor Alberdi 18. postuan eta Ion Azpiazu 21.ean izan ziren taldeko buruak igandean, taldekako sailkapenean zazpigarren postuan sailkatuz.


Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua, Roberto Renilla, Raimon Diaz eta Asier Murua izan ziren.


Hurrengo proba martxoaren 13an, larunbata, ospatuko da Oñatin, duatloia izango da distantzia motzean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta Gipuzkoako Txapeldunak bertan erabakiko dira.


Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Animo!!!

Aupa neskak, egurra!!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
iiddooiiaa Iritzi emailea iiddooiiaa
2010, Martxoa, 12
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
VLSI Technology

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >