Gipuzkoako Trialsin txapelketako laugarren proba puntuagarria jokatu zen igandean Urretxun. 50 bat txirrindularik hartu zuten parte Santa Barbaran egin zen proban.
Urretxuk urtero trialsinarekin duen zita errepikatu zuen igandean; 50 txirrindulari baino gehiago batu zituen Santa Barbara inguruetan kirol ikusgarri horrekin gozatzeko, Gipuzkoako Trialsin Elkarteak antolatutako Gipuzkoa mailako txapelketaren barruan.
Kategoria txikietan, azpimarratzekoa da Urretxu eta Zumarragako hainbat gaztetxoen parte hartzea. Hala, Mikel Salaberria infantil mailan aritu zen; alebinetan berriz, Beñat Agirre, Iker Cuadrado, Iñaki Salaberria, Egoitz Mendia eta Urko Peñagarikano. Azken horrek 5. postua lortu zuen gainera.
Txikienen artean egon ziren Gaizka Peñagarikano, Edorta Pérez, Xabier Mendia eta Markel Pérez. Hamar urtetik beherakoentzat txapelketa ez konbokatu arren, parte hartu dezakete promozio maila horretan 10 urte bete arte. Iker Esnal zumarragarra 4. izan zen. 3. sailkatu zen Ander Alonso gasteiztarrarekin berdindu zuen.
Superclase mailan, Ion Areitiok (mundu mailako txapeldunordea junior mailan) sorpresa eman zuen eta lehen postuan klasifikatu zen, Diego Barrio gasteiztarraren eta Benito Ros nafarraren aurretik. Azken honi, akats batek 3. postura bidali zion.
Sailkapen orokorra horrela gelditu zen hortaz:
- Ion Areitio
- Diego Barrio
- Benito ros
- Iker Gonzalez



















