Inprimatu E-posta

 

Lasak eta Arrutik finalerdia jokatzeko txartela lortu dute

Lasak eta Arrutik finalerdia jokatzeko txartela lortu dute

Labriten 22 eta 12 irabazita egin dute aurrera; Mendizabalen eta Zabalaren aurka jokatuko dute finalerdian.

 

Bigarren Mailako Eskuz Binakako pilota txapelketako finalaurrekoa jokatuko du Aritz Lasa urretxuarrak, Arrutirekin, sailkapen ligaxkatik aurrera egitea ezustean lortu ondoren. Lehen itzulian Lasa-Arruti bikoteak ez zituen emaitza onak lortu, baina bigarrenean lau partidetatik hiru irabazi dituzte.

Sailkapenean Cabrerizo-Beroizek baino garaipen bat gutxiago zuten Lasak eta Arrutik azken jardunaldiaren aurretik. Hala ere, lehenek 22 eta 18 galdu zuten ostiralean, eta Lasak eta Arrutik herenegun Labriten 4 tantoko diferentziarekin irabazi beharra zuten aurrera egiteko. 22 eta 12 gailendu ziren urretxuarra eta usurbildarra Olaetxearen eta Oteizaren aurka, finalerdira igaroz.

Finalerdietan Aratz Mendizabal zaldibiarraren eta haren bikotekide Zabalaren aurka jokatu beharko dute Lasak eta Arrutik.

Partida bakarrera da finalaurrekoa, eta aste honetan jokatuko dute, ordua eta lekua zehaztu gabe dauden arren. Multzoko lehen postuan sailkatu dira eta partida gogorra izango dela dio Lasak.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

AUPA ARITZ!!!!!!!!!!!!!

Aupa ARITZ!!!! Hasteko gure zorionik beroena herriko pilotari profesionalari.
Hau idazten dut, azken iturrien arabera, ARITZ LASA eta ARRUTIk ez dutela ARATZ MENDIZALBAL eta IBAI ZABALAren aurka jokatuko bi enpresen arteko tira-birak direlako. Hortaz ARITZek eta ASIER ARRUTIK, BERASALUZE eta URBERUAGAren aurka jokatuko dute hortaz finalaurrekoetan.

GURE ANIMORIK BEROENA ARITZI!!!!!!!




JOKOZ KKANPOko esatari bat!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea jokoz kkanpo
2009, Martxoa, 02
 
 
 
Powered by jReviews

 

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog ESL

Kirola Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Antolakuntza...
"Ibilbidearen informazioa hemen: http://www.goierrike.net/mendia eta http://www.ostadar.org webgu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea KK
"Noizko KKINZONA EGUNA? Ta futbitokoarena, BIKAIN beti bezela. "
Erabiltzailearen balorazioa
 
2.0
Iritzi emailea Bai horixe!
"Bai horixe! Hori "lezioa" ematen ari zeratena irratiaren proiektuaren inguruan... autogestio lezi..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Ikusle bat
" ZORIONAK KKINZONA!!!!! MILA ESKER FUTBITO TXAPELKETA ANTOLATZEAGATIK, GIRO BIKAINA IZAN DUGU G..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea otamotz.com
"Norbaitek antzeko arazoren bat balu, orain da momentua konpontzeko."
< >