Bosgarren txapela janzteko bidean Rodriguez zaldibiarrak Anibal Fernandez izango du aurkari.
Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak eta
Anibal Fernandezek jokatuko dute igandean Eire-Bankoa xake
txapelketako finala. Fernandezek Egoitz Irureri irabazita lortu du
finalerako txartela.
Txapelketa horretan jokatuko duen
bosgarren finala izango du Rodriguez zaldibiarrak, eta Txema Iriberri
antolatzailearen ustetan bera da faborito: «Egungo txapelduna
izateak zerbait esan nahi baitu». Rodriguezek 2004. urtean
hartu zuen parte lehendabizikoz Urretxuko xake txapelketan, eta
irabaztea lortu zuen debuteko urtean. 2006an, 2007an eta 2009an ere
txapeldun izan zen.
Finala eta kontsolazio partida igandean
jokatuko dituzte, 16:00etan hasita Eire tabernan.
Xakea
indartuz
Urretxuko Goierri xake taldeak, bere aldetik,
Lehengo Mailara igotzea lortzeko aukerak galdu ditu asteburuan
lortutako emaitza txarren erruz. Bestetik, Urretxuko Udalak kultur
etxeko gela bat xakean jokatzeko irekiko du astearteetan. 18:00etatik
20:00etara gaztetxoek zein helduek xakean aritzeko aukera izango dute
han.












