Inprimatu E-posta

 

Bi eguneko irteera antolatu du Ostadarrek

Bi eguneko irteera antolatu du Ostadarrek

Errioxara irteera antolatu du Ostadar mendi taldeak asteburu honetarako, ekainaren 13rako eta 14rako.

 

Hilaren 13an, larunbata, Pazuengos herritik abiatuko dira, bertan Txilizarrias (1.825 metro), Cuña (2.800 metro), Cabeza Parda (2.106 metro) eta San Lorenzo (2.271 metro) gainak egingo dituzte. Eguna Valdezkaraiko eski estazioan amaituko dute. San Lorenzo Errioxako mendirik altuena da.

 

Luzean ibilbide laburra den arren, 2.000 metrotik gorako mendiek ikuspegi ederrak eskaintzen dituztela adierazi dute Ostadarretik. Cameros eskualdean kokatutako Lumbreras herriko aterpetxean egingo dute lo larunbat gauean.

 

Hilaren 14an, igandean, Logroño hegoaldean dagoen Viguera herrira joango dira lehenbizi, eta hango harrobitik gora Peña Saida (1.378 metro), Serrezuela (1.334 metro), Somero (1.313 metro), Peña Aldera (1.248 metro) eta Rodalillo (1.157 metro) mendietara igoko dira.

 

Taldean tokia badago oraindik, eta izena ere eman daiteke: ostegunean eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara, Ostadar elkartearen Zelai Arizti kultur etxeko bulegoan. Izena telefonoz (943 72 33 85) eta posta elektronikoz ( E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. ) eman daiteke. 55 euro ordaindu behar da.

 

Argazkia: Valezkarai elurtuta

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

5 bat leku libre momentuz...

http://www.ostadar.org webgunean dituzue testuen deskribapenak eta lehendabiziko irteeraren argazkiak, bi ibilbidetako mapez gain.

Bospasei toki libre geratzen dira Lumbreraseko albergeak emandako topea betetzeko... gaur eta bihar arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara gure egoitzan (Zelai Arizti Kultur Etxean) izango gaituzue egin nahi dituzuen galderei erantzuteko.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Jonmikel
2009, Ekaina, 11
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources ESL

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
"Hori da azken finean Bernardo Atxaga. Hurbildu ginenok gozatzeko aukera ederra izan genuen. Baita..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GU TA GUTARRAK
"ETA OSTIRALEN ZAZPIRETATIK AURRERA KK IN ZONA IRRATIAN SAKONAGO EZ AHAZTU 98.0 "
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GET
"ZORIONIK BEROENAK URRETXUKO TXISTULARIEI! EA BESTE HORRENBESTEAN EUSTEN DIOZUTEN! GET!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txokoak eta egurra
"Printzipioz eraikina polita iruditzen zait, nahiz eta aldrebes xamarra ere bai, goiko pixua berez..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Alfredo
"Hitzegin dudan pertsona guztiekin bi akatz haundi aurkitu degu: 1º Lehen euria egiten zuenenean..."
< >