Inprimatu E-posta

 

55 lagunek hartu dute parte Goierriko Biraren 2. etapan

55 lagunek hartu dute parte Goierriko Biraren 2. etapan

Elurpean egin behar izan zuten igandean ibilbidea mendizaleek. Lau lagun aritu ziren gainontzekoentzat bidea irekitzen. Hauen lana eskertu dute antolatzaileek.

 

Berrogeita hamabost lagun elkartu ziren igande goizean Goierriko Biraren 2. etapa gauzatzeko asmotan. Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Antzuola, Usurbil, Ataun, Mutiloa, Ordizia, Donostia, Bilbo eta Eibartik gerturatu ziren mendizaleak.  

 

Goizeko 8:30ak aldera iritsi ziren Udana gainera elurra ari zuela. Igoera pixkanaka egin eta Jandoain sarobetik igarota gelditu zen elurra. Handik Biozkornia lepoan barrena egin zuten mendizaleek eta handik Artzanburu aldera jo zuten.

Puntatik behera gidari lanak egin zituzten lau lagunek, GPS-a eskuan. Laino oso itxia agertu zen hainbat momentutan eta GPSaren laguntza beharrekoa izan zuten. Elur-erraketak zituzten soinean eta lan handia eginda gainontzekoentzako bidea ireki zuten Lizarrate-San Adrianera ia iritsi arte.

 

Antolatzaileek biziki eskertu nahi izan dute lau lagun hauek egindako lana. Hauen laguntzarik gabe ibilbidea egitea ezinezkoa izango bailitzateke esan dutenez.


Handik Aizkorritxo gainera iritsi eta handik Arbelarreko txaboletara joanda hamaiketakoa egin zuten indar berritzeko. Arbelarretik Oltzarako bidean sartu ziren basoan, handik bidea segi eta Oltzako txaboletaraino iristeko. Bidea segi eta azkenik, elurrak erabat estalita zuen galtzadan ibiliz, tuneletik pasatu gara. Tuneletik, Mikeleten etxea igarota iritsi ziren azkenean helmugara, Otzaurtera. Guztira bederatzi ordu eta erdi behar izan zituzten bidea guztiz osatzeko.

 

 


Hirugarrena, hilaren 14an

Hirugarren ekinaldia otsailaren 14an izango da. Orduan bete beharreako ibilbidea hokoa izango da: Otzaurte - Etxegarate – Areetza (983 m) - Intsusburu (943 m) – Irumugarrieta (960 m) eta Lizarrusti.

 

Dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Izenematea erraztearren, Ostadarren egoitzan (Zelai Ariztin) eman ahal izango da izena astearte, ostegun eta ostiralean 20:00etatik 21:00etara. Baita Goierri mendi taldearen tabernan ere. Izena emateko azken eguna otsailaren 12a izango da. Informazio gehiagorako, Goierriren eta Ostadarren web orriak bisitatu daitezke.

 


Argazkiak: igandeko irteerako zenbait une.
Egilea: Ostadar M.T.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie ESL

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
"Hori da azken finean Bernardo Atxaga. Hurbildu ginenok gozatzeko aukera ederra izan genuen. Baita..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GU TA GUTARRAK
"ETA OSTIRALEN ZAZPIRETATIK AURRERA KK IN ZONA IRRATIAN SAKONAGO EZ AHAZTU 98.0 "
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GET
"ZORIONIK BEROENAK URRETXUKO TXISTULARIEI! EA BESTE HORRENBESTEAN EUSTEN DIOZUTEN! GET!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txokoak eta egurra
"Printzipioz eraikina polita iruditzen zait, nahiz eta aldrebes xamarra ere bai, goiko pixua berez..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Alfredo
"Hitzegin dudan pertsona guztiekin bi akatz haundi aurkitu degu: 1º Lehen euria egiten zuenenean..."
< >