Inprimatu E-posta

 

Zaborra biltzeko lur azpiko edukiontziak jarriko dituzte

Zaborra biltzeko lur azpiko edukiontziak jarriko dituzte

Zumarragako Piedad eta Bidezar kaleetan ari dira lur azpiko edukiontziak egiten, azken asteetan egiten ari diren urbanizatze lanak aprobetxatuta.

 

Zumarragan lur azpiko edukiontziak izango dituzten kale bakarrak izango dira Piedad eta Bidezar, momentuz. Bidezarren, bertan dagoen plazatxoan egin dituzte dagoeneko zaborra biltzeko erabiliko diren lur azpiko edukiontzientzako kutxak. Lau motatako zaborra bilduko da bertan, organikoa, papera, ontziak eta bidrioa.


Gainontzeko lanei dagokienez, lur zoruan baldosak aldatu dira Bidezarren estatuko fondoak emandako diru-laguntzari esker. Gainera pibotak jarri dira espaloian, kotxeek bertan aparkatu ez dezaten.



Piedad kalean ere bai

Piedad kalea ere eraberritze lanetan murgilduta dago. Zenbaki bakoitietan eginak dituzte dagoeneko saneamendu, ura, gasa eta argiztatze sarearen berrikuntzak. Berdina egingo dute orain zenbaki bikoitietan. Bertako lanak hasten direnean, kotxeak berriro ohiko bidetik bideratuko dituzte. Gainera, espaloia ere eraberrituko dute.


Eta lan hauek tarteko, hemen ere jarriko dituzte lur azpiko edukiontziak. Sei izango dira guztira. Bi zabor organikoa jasotzeko, bat ontzientzako, beste bat bidrioarentzako, beste bat papera jasotzeko eta azkena edukiontzi marroia izango da, laster martxan jarriko dena.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
ASIC Behavioral Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >