Urretxuko eta Zumarragako emakume baserritarren izenean jaso zuten saria Ormazabalek eta Sasietak.
Urretxuko eta Zumarragako udalek
bosgarren aldiz eman zuten atzo Xera saria. Bi herriotako emakume
baten ibilbidea saritu dute orain artean, eta aurten emakume bati
eman ordez kolektibo bat omendu nahi dute, emakume baserritarrek
osatzen dutena.
Saria atzo eman zuten Zumarragako udaletxeko
areto nagusian. Zumarragako Eusebi Ormazabalek eta Urretxuko Itziar
Sasietak jaso zuten beste baserritar guztien izenean.
Xera saria martxoaren 8aren inguruan banatzen dute urtero, eta dagoeneko emakumearen egunaren bueltan egiten diren ekitaldien egitarauan egonkortu da.
- Ikusi bideoa jarraian:














