Inprimatu E-posta

 

Urretxuko Udalak bat egin du gay, lesbiana eta transexualen egunarekin

Urretxuko Udalak bat egin du gay, lesbiana eta transexualen egunarekin

Igandean ospatuko da eguna mundu mailan, eta Urretxuko Udalak 'Hiruki Arrosa' jarriko du balkoian.

 

Datorren igandean gay, lesbiana eta transexualen eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da mundu osoan. Euskal Herrian deialdia egin du Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM), besteak beste, eta Urretxuko Udalak bat egin du deialdi horrekin. Hala, igandean, hilak 28, Urretxuko udaletxeko balkoian Hiruki Arrosa ikurra ipiniko dute.

Hiruki arrosa, nazien garaikoa

Hiruki Arrosa-ren sinboloa naziek kontzentrazio eremuetan homosexualak bereizteko erabili zuten . «Gaur egun sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko» erabiltzen den sinboloa da Hiruki Arrosarena, Urretxuko Udalak bere egingo duena.


Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2009

Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay, lesbiana eta transexualen eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.


Aurtengo sarituak:

  • Urrezko Hirukia 2009: Laura Bugalho, aktibista transexuala -Transgaliza kolektiboko fundatzailea- eta sindikalista.
  • Trapuzko Espartina 2009: Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko presidentea, PP eta Opus Dei-ko kidea. Katoliko amorratua eta familia tradizionalaren defendatzailea, bere izendapena jakin eta gutxira, publikoki adierazi zuen Aita santuarekin ados zegoela preserbagailuen aferan.

 


Argazkia: EGHAMek ekainaren 28rako atera duen kartela.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
 
 

ospatu

igandean eguna bai?a larunbatean manifestazioak hiriburuetan donostin atsladeko 7etan bulebarretik denak ospa ditzagun gure eune harrotasuna mugarik gabe
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea gorka
2009, Ekaina, 26
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog High Level Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
"Hori da azken finean Bernardo Atxaga. Hurbildu ginenok gozatzeko aukera ederra izan genuen. Baita..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GU TA GUTARRAK
"ETA OSTIRALEN ZAZPIRETATIK AURRERA KK IN ZONA IRRATIAN SAKONAGO EZ AHAZTU 98.0 "
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GET
"ZORIONIK BEROENAK URRETXUKO TXISTULARIEI! EA BESTE HORRENBESTEAN EUSTEN DIOZUTEN! GET!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txokoak eta egurra
"Printzipioz eraikina polita iruditzen zait, nahiz eta aldrebes xamarra ere bai, goiko pixua berez..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Alfredo
"Hitzegin dudan pertsona guztiekin bi akatz haundi aurkitu degu: 1º Lehen euria egiten zuenenean..."
< >