Inprimatu E-posta

 

Urretxu-Azkoitia bidea berritzeko herritarren parte hartze prozesua martxan

Urretxu-Azkoitia bidea berritzeko herritarren parte hartze prozesua martxan

Zoriz aukeratutako Urretxuko eta Zumarragako 23 herritarrek hartuko dute parte prozesu honetan. Bilerak udako oporraldien ostean hasiko dituzte eta azarora arte luzatuko dira.

 

Urretxutik Azkoitira doan errepidea (Gi-631) berritzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Berrikuntza lan horiek egiteko prozesu parte hartzailea jarri dute martxan Mondragon Unibertsitateko aditu talde baten laguntzarekin. Atzo prozesu horren nondik-norakoak agertu zituzten Mikel Serrano, Zumarragako alkateak, Iñaki Zabala Urretxuko alkateak eta Mondragon Unibertsitateko prozesuaren arduradun Luxio Ugartek.


50 herritar

Bost dira errepide honek hartzen dituen herriak: Urretxu, Zumarraga, Azkoitia, Bergara eta Antzuola. Bost herri horietako berrogeita hamar lagun aukeratuko dituzte zorizko moduan eta parte hartzea borondatezkoa izango bada ere, bi alkateek herritarrak animatu nahi izan zituzten. Zumarragako hamalau lagun eta Urretxuko bederatzi aukeratuko dituzte.


Herritarrek errepidearen egoeraren inguruko informazioa eskuartean izango dute. Horretarako postontzi bat jarriko dute udaletxeetan eta sarean. Gaiaren inguruan zerbait esan nahi duen edonork izena eman ahal izango du eta baita bere iritzia eman ere. Txostengileak gaiarekiko interesa duten herritarrak izango dira. Era berean, alderdi politikoek edo Aldundiak berak gaiaren inguruan zerbait esateko badu postontzi honen bitartez jakinarazi beharko die prozesuaren arduradunei.


Txostengileek euren ekarpenak egiteko epea irailaren 1era arte irekita egongo da. Hortik aurrera herritarren bilerak hasiko dituzte. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dituzte eta guztira sei bat izango direla aurreikusten da. Azaroaren 10ean amaitutzat emango dute fase hau.


Herritarrek parte hartu nahi dutela jakinarazten dutenean bilera hauetara deituko dituzte. Herritarren lana entzutea eta euren iritzia ematea izango da. Behin herritarren iritziak bilduta eta errepide honetarako nahi dutena zer den erabakita, Mondragon Unibertsitateko kideek txosten bat idatziko dute. Herritarren taldetik lau kideko batzorde bat osatuko da txosten hau kontrolatzeko Aldundira bidali aurretik.

Berritasuna, webgunea

Txostena Azpiegitura Ahaldunak eta bost herrietako alkateek osatutako batzorde batean aztertuko dute. Horretarako hilabeteko epea izango dute eta amaitzean beste batzorde bat osatuko da errepidea berritzeko proiektua burutzen doan eran jarraipena egiteko. Webgunea, www.gipuzkoapartehartzen.net/gi-631, prozesu honetan guztian dagoen berritasunik handiena da.


Informazioa emango dute etengabean, baita herritar ororen parte hartzea bultzatu ere blog eta wiki-en bidez.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie Technology

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
"Hori da azken finean Bernardo Atxaga. Hurbildu ginenok gozatzeko aukera ederra izan genuen. Baita..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GU TA GUTARRAK
"ETA OSTIRALEN ZAZPIRETATIK AURRERA KK IN ZONA IRRATIAN SAKONAGO EZ AHAZTU 98.0 "
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GET
"ZORIONIK BEROENAK URRETXUKO TXISTULARIEI! EA BESTE HORRENBESTEAN EUSTEN DIOZUTEN! GET!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txokoak eta egurra
"Printzipioz eraikina polita iruditzen zait, nahiz eta aldrebes xamarra ere bai, goiko pixua berez..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Alfredo
"Hitzegin dudan pertsona guztiekin bi akatz haundi aurkitu degu: 1º Lehen euria egiten zuenenean..."
< >