Estatuko diruarekin Zumarragako Udalak herrian aurrera eramango duen proiektuetako bat da Piedad kalea urbanizatzearena. Aurrekontuaren erdia gastatuko du lan hauetan.
Zumarragako Udalak Espainiako Gobernuak Enplegurako Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren laguntzaz hamar proiektu gauzatuko ditu 2009an. Guztira 1,8 milioi euro jasoko ditu Zumarragako Udalak estatuko fondoetatik.
Egingo dituzten lanak
Kota-jauziak desagertuko dira, oinezkoak eta autoak partekatuko duten eremu bat sortuz. Eskuinaldeko bidea kendu egingo da, baita kotxeentzako aparkalekuak ere. Ondorioz egun dauden zuhaitzen lerrokadura aldatu egingo da eta berriak jarriko dituzte. Piedad eta Jai Alai kalea horma batek bereiziko ditu eta argiterian ere hobekuntzak egingo dira.
Jasotako diru-laguntzaren erdia gastatuko du Udalak lan hauetan. Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da eta hamar lagunentzako lana sortuko du.














