Inprimatu E-posta

 

Piedad kaleko lanak amaitzear

Piedad kaleko lanak amaitzear

Sei hilabete iraun dute Piedad kalea hiritartzeko lanek. 900.000 euro inguruko aurrekontua dute lanek orotara eta 10 pertsonentzako lana sortu dute.

 

Maiatzean hasi zituen Zumarragako Udalak Piedad kalea hiritartzeko lanak. Sei hilabete igarota, aurreikusitako denboran amaituko dituzte lanak. Oraindik lanak guztiz amaitu ez badira ere, egin beharreko handienak eginda daude, ostiralean lurra asfaltatu eta gero.


Egindako lanak direla eta kota-jauziak desagertu dira Piedad kalean eta oinezkoak eta autoak partekatuko duten eremu bat sortu dute. Eskuinaldeko bidea kendu egin da, baita kotxeentzako aparkalekuak ere. Maiatzera arte egon diren zuhaitzen lerrokadura aldatu egingo da (oraindik landatzeke daude) eta berriak jarriko dituzte. Piedad eta Jai Alai kalea horma batek bereiziko ditu eta argiterian ere hobekuntzak egin dira.


Zumarragako Udalak Espainiako Gobernuak Enplegurako Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren laguntzaz hamar proiektu gauzatu ditu 2009an. Guztira 1,8 milioi euro jasoko ditu Zumarragako Udalak estatuko fondoetatik eta jasotako diru-laguntzaren erdia gastatu du Udalak lan hauetan. Lanen iraupena sei hilabetekoa izan da eta hamar lagunentzako lana sortu du.


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 uzt   Abuztua 2010   ira

AlArAzOgOrLrIg
   1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
ASIC High Level Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >