Inprimatu E-posta

 

Piedad kaleko lanak amaitzear, Hiruki aurreko plazakoak hasi berri

Piedad kaleko lanak amaitzear, Hiruki aurreko plazakoak hasi berri

Piedad kaleko lanak amaitzeko urbanizazio lanak baino ez dira falta. Hirukiko plaza itxuraz eraberritzeaz gainera, lehen zeuden irisgarritasun arazoak konponduko dituzte.

 

Zumarragako Udala Piedad kalean egiten ari den berrikuntza lana bi eremutan bana daitezke. Kalearen gehiena hartzen duten berrikuntzak Espainiako Gobernuaren Tokiko Inbertsioetarako Funtsaren laguntzekin lotuta daude, eta amaitzeko epea abendua zen. Lanak ez zituzten ordurako bukatu; epea luzatzea eskatu eta onartu ondoren urbanizazio lanak besterik ez dira falta.


Piedad kalean autoentzako tokia mugatu egin dute eta oinezkoentzat espaloia zabaldu. Alkateak aurreratu du udaltzainen presentzia handia izango dela Piedad kalean, kotxeek espaloi gainean aparkatzea ekiditeko.


Hirukiko plaza

Hirukiko plazako eskaileraraino iristen da berrikuntza E Planarekin. Hortik aurrerakoa Eusko Jaurlaritzako Merkagune programaren bitartez finantzatuko du Udalak. Alderdi estetikoaz gain, Hirukiko plazan irisgarritasun arazoak zeuden. Hori saihesteko arrapalak egingo dituzte. Gainera, Iburreta tabernaren kanpoaldea aldatu egingo dute, eta ostalaritza establezimendu horrek terraza jartzeko aukera izango du, horretarako egokituko duten espazio batean.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
ASIC Behavioral Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >