Inprimatu E-posta

 

Pagoeta eta Isabeleko bidegurutzean trafiko aldaketak izango dira.

Pagoeta eta Isabeleko bidegurutzean trafiko aldaketak izango dira.

Urretxu eta Zumarragako Higikortasun eta Trafiko Planaren gomendioak aurrera eraman nahian, Urretxuko Udalak bere errepide zirkulazioa moldatzen jarraitzen du.

 

Datorren astean aldaketa berri batzuk eramango ditu aurrera Urretxuko Udalak Pagoeta eta Isabeleko bidegurutzean. Urtarrilean gune hauetan bertan egindako hobekuntzak osatzera datozen neurri berri hauekin, oinezkoen segurtasuna handitu nahi da, bidegurutzean ematen den trafikoa arintzeaz bat.


Urtarriletik hona, Labeagatik Isabeleko bidegurutzera heltzen diren kotxeek galarazita dute ezkerraldera, Zumarraga aldera, hartzea. Neurri honek bere horretan jarraituko du hemendik aurrera, baina beste neurri bat ezarriko zaio. Ekainetik aurrera, Zumarragatik datozenek ezi dute ezkerretara hartzerik izango, hau da, ez dute Ipeñarrieta kalera sartzerik izango. Neurri hau eraginkorra izan dadin, Isabeleko bidegurutzean, Zumarragako Secundino Esnaola kalearen bukaeran oinezkoentzako babesgune bat egingo da, sarrerako eta irteerako bideak bereizteko. Puntu honetan bertan zebrabide berri bat egingo da, Labeaga eta Ipeñarrieta kaleko atari bakoitiak lotuz.

 


Pagoeta kalean egindako azken aldaketaren ondorioz, Ikastolatik jaisten diren kotxeek ez daukate ezkerretara hartzerik, Labeaga aldera alegia. Neurri honek indarrean jarraituko du hemendik aurrera ere, eta zebrabide berri bat jarriko da Ainhoa tabernaren parean.

 


Momentuz, obrak behin behinekoak izango dira, eta zebrabideen aurrean gomazko sakaguneak jarriko dira autoen abiadura moteltzeko. Udan inguruko kotxe kopurua asko txikiagotuko denez, lanak osatzeari ekingo zaio, zebrabideak altxatu eta inguruak ondo egokitu.

 


Aldaketa hauen ondorioz, asteburuetan Legazpirako autobusa ez da Berriki parean gehiago geldituko, geldiune bakarra Zumarragako geltokia izango delarik.

Erabiltzaileen iritziak

12 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.3
 
 

Eta Zumarragatik zatozela Legazpira joateko...

... zer egin beharko da? Renfeko hesi famatua kentzea aurreikusten da agian?
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Gorka Azkarate Iritzi emailea Gorka Azkarate
2009, Maiatza, 29
 
 

Trafiko gehiago

Azkena hartu zen erabakiak, Isabelen bidegurutzean ezin Zumarragara hartu, izugarrizko eragina izan du gure auzoan eta trafikoa asko handitu da (horrek suposatzen duen arriskuarekin). Oraingo honetan, jada, pasada bat dela iruditzen zait. Izan ere, Labeaga kaleko eta Secundino Esnaolako trafikoa handituko da, kotxeek buelta handiagoa eman beharko dute eta kutsadura gehitu. Izugarrizko ideiak gure udaletxearenak! Trafiko plana aplikatu behar dela? Bikain, baina Zumarragarekin batera, erabakiak alde batean bakarrik ezartzeak, ezer gutxirako balio du eta!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Ipe?arrieta kaleko bizila
2009, Maiatza, 29
 
 

Lotsagarria

Lotsagarria iruditzen zait erabaki hau... eta ipe?arrieta kaleko bizilagunek etxera joateko zer egin behar degu herri guztiari buelta eman? nola notatzen den zuek ez zeatela hor bizi!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Ni
2009, Maiatza, 29
 
 

pena

nazka emateo herro honek
alde 1 etik bestea juteko krokis 1 in bear da
udaletxea zerrietxea
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea pena
2009, Maiatza, 29
 
 

Konponketa erraza

Gorkak dioen bezala, konponketa erraza dugu, Zumarragak hesia kendu eta Legazpitik datozen guztiak hortik sartzera behartu, Ipe?arrieta kalean norabide bakarra ezarri. Arazoa konponduta!
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Katilu
2009, Maiatza, 30
 
 

Geltokiko hesia kendu

Eskubiderik ez dago azken urte hauetan Ipi?arrietako bizilagunok jasandakoa, bere garaian Zumarrak geltokiko pasabidea moztu zuenetik sekulako trafikoa jasan behar izaten ari bait gara eta arrisku handia umeak ditugunontzat.
Iruditzen zait bere garaian umekeri kontua izan zela Geltokikoa ixtea eta gogoratu egun oraindik ere itxita dagoela fundamentuzko arrazoirik gabe.
Soluzioa hesi madarikatu hori irekitzea bezain erreza dela uste det eta bere garaian esan zan bezala norabide bakarreko zirkuitoa egitea Ipi?arrieta, Geltoki eta Isabeleko zubitik.
Ipi?arrietan oinezkoentzat espaloi zabalago eta seguritate handiagoa lortuko litzateke.
Irudipena dauket Zumarrak gure auzoko garapena baldintzatu nahi duela...
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea xabi
2009, Ekaina, 01
 
 

Gogoratzeko...

http://www.otamotz.com/index.php/albisteak/gizartea/mugikortasun-eta-trafiko-plana-onartu-dute-zumarragan.html

"...Geltokietako enparantzan
Zumarragan eta Urretxun trafiko arloan arazo iturri izan den guneak Geltokietako enparantza eta Ipe?arrietako errotonda dira. Planak errotonda horretatik datorren trafiko guztia Geltokietako enparantzara bideratzea proposatzen du, hortik Zumarragara edo Urretxura banatzeko. Legazpiranzko trafikoa, ordea, Isabeleko zubitik zuzenduko litzateke. Era berean, osasun zentroraino autoz joateko aukera egongo litzateke, baina errotondara jarraitzerik ez. ..."

Zumarragako udalak hau onartu badu 2008an, zeren zai dago?
Iruditzen zait aldameneko herriaren zai egoteaz nazkatu dela Urretxu...
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Aupa
2009, Ekaina, 01
 
 

Alde bateko erabakiak, erabaki arriskutsuak...

Zumarragak hesia kendu baino lehen, agian Urretxuk,bere kabuz, egindako errotonda kendu beharko luke. Ez ahaztu Urretxuko udalak hasi zuela eztabaida hau, eta badirudi horrela jarraitzeko asmoa erakusten duela. Urretxuko udaleko alderdi guztiak ados daude erabaki honekin? Zer deritzo udaleko oposizio bakarrak, hots, PNVek? Gauzak horrela jarraitzen badute, Zumarragako udalak erabaki gogorrak (trafiko arloan, noski)hartzeko behartuta legoke...Eta, kasu horretan Zumarragako herritarrak ez ziren izango gehien galduko zuten herritarrek...
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Xabi
2009, Ekaina, 01
 
 

Trafiko Planak dioena bete behar da

Kontua ez da zeintzuk hasi duten eztabaida: Urretxuk edo Zumarragak, Anttonek edo Pellok, Anttonek edo I?akik, Mikelek edo I?akik. Kontua da bi Udalek, herri bat balira bezala, Trafiko Plana enkargatu zutela eta Planak zehazten zuena betetzeko konpromisoa hartu zutela nork bere Udal Batzan. Aitortu behar dut agian ez dela lan handia egin Planak dakarrena zabaltzen, baina nik dakidala, besteak beste, Ipe?arrieta norabide bakarrekoa behar luke (Legazpi aldera), Lekuonatik elizarainoko Zumarragako Iparragirre hiribidea bezala (Secundino Esnaola aldera).
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Katutxoa
2009, Ekaina, 01
 
 

Eranskina

Hemen bertan argitaratutako honako albiste hau irakurrita (http://www.otamotz.com/index.php/albisteak/gizartea/mugikortasun-eta-trafiko-plana-onartu-dute-zumarragan.html) ondorioztatzen da Urretxuko Udal Batzak 2008ko urtarrilaren 28an eta Zumarragakoak 2008ko otsailaren 11n onartu zutela Mugikortasun eta Trafiko Plana.
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Katutxoa
2009, Ekaina, 01
 
 

galtzen ateratzen herritarrak

Badirudi errotonda famatuaren liskarra sortu zenetik gure herriaren babesle sutsuak bihurtu garela, eta babeste honetan kaltetuak bertatik egunero pasatzen garenok garela ere ahazten zaigula batzuetan.
Bizitza guztian zehar, nik neuk behintzat, Legazpitik 2 herrietarako sarbidea zabalik ikusi dut, eta beti Urretxura egin dut, nahiz eta Zumarragara sartu behar izan, beraz ipe?arrieta kalean beti izan da trafikoa. Badirudi orain, Isabeleko kruzean Urretxutik Zumarragara ezin sartzeak trafikoa handitu izana, batez ere errotonda famatuan itzulia egin behar delako (kutsadura gehiago eta kontsumo gehiago!).
Bestalde, badirudi Zumarragako hesia zabalduz gero arazoa soluzionatuko dela, baina geltoki intermodalaren obrak hastean zer egingo dugu? gauzak ez dira horren errezak, eta gutxiago bakoitzak bere zilborrera bakarrik begiratzen duenean.
Oso gaizki ohituak gaude edozein gauzetarako kotxea behar baitugu, baino gaur egun errealitatea da hori, eta gure herriak errealitate horri amoldatu behar zaizkio, eta ez eredugarri litekeenari, azken finean arazoa geroz eta kotxe gehiago daudela baita, eta ez aparkatzeko lekurik eta ez bide egokirik ez baitugu.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea bat
2009, Ekaina, 05
 
 

Oinezkoak irabazten

Legazpiko kultur etxera kotxez joan nahi izanez gero, derrigorrez Elizondo tabernako bidegurutzera iritsi behar da eta horretarako bi aukera daude, bata, saihesbidetik, atzetik sartu eta, bestea, udaletxe atzetik Aizkorri kalera joan eta gero eskuinera hartu. Behin kultur etxera iritsita seguruen ez da tokirik egongo aparkatzeko. Hori herritarrentzat kaltegarria da? Ez, hori kaltegarria da kultur etxeraino kotxez joan nahi duenarentzat. Trafiko Plan guztiak (aurrerakoiak baldin badira, bederen) oinezkoa eta ez kotxea babestera zuzenduta daude. Oztopoak jarri kotxeari eta, hartu aurretik, bi aldiz pentsatu; izan ere, hori da xedea.

Urretxuk eta Zumarragak onartu duten Trafiko Planak (herri bat bakarra balitz)"liskar" puntu horretan zera dio:

1. Labeaga (Urretxu) kaletik datozenek ez dute Isabelen ezkerretara jotzerik, derrigorrez zuzen joan behar dute eta gero errotondan geltokietarako bidea hartu (hesia kenduta, jakina) eta horrela sartuko dira Secundino Esnaolan.

2. Secundino Esnaolatik Legazpira doazenak lasai asko hartuko dute ezkerrera Isabeleko bidegurutzean. Eta Labeagara doazenak eskuinera.

3. Ipe?arrieta kalea Berrikitik errotondara norabide bakarrekoa, Legazpi aldera irteteko bakarrik, ez sartzeko.

Beste kontu bat da intermodala jartzeko obrak hasten direnean. Momentu horretan, seguruen bi aldaketa egin beharko ditu Urretxuk: (1) Ipe?arrieta kalea berriro bi norabideko bihurtu eta (2) Secundino Esnaolatik datozenei, Isabeleko bidegurutzean Legazpi aldera jotzen ez utzi. Justu orain indarrean jarriko duena; izan ere, hesia jarrita egoteak edo obratan aritzeak berdin-berdin eragiten baitio Urretxuri.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Legazpian galdu samar ibi
2009, Ekaina, 05
 
 
 
Powered by jReviews

 

 uzt   Abuztua 2010   ira

AlArAzOgOrLrIg
   1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
VC Funding Technology

Gizartea Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Talex
"Galdera bat konspirazioak edonon ikusten dituenari: aurkeztu al duzu zuk proposamenik? ba al daki..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea herriko bat
"amaņauta daola ematen du . "
Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea Zehazki
"Etxean jaso dugunaren arabera, hitzaldia da, interneteko sare sozialen inguruko hitzaldia."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txindoki
"EAJ eta Hamaikabatek hondakinen kudeaketan darabilten politika eredugarritik gutxi du. Autokonpla..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Makenri
"Eztabaida absurdoak alde batera utzi eta musikariek (gazte zein heldu) dituzten behar honen gaine..."
< >