Atzo goizean izan zen inaugurazio ekitaldia. Ikastetxeko haurrak, irakasle eta ordezkariak izan ziren bertan, baita Arantxa Agirre, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko ordezkaria ere.
Irailetik martxan da La Salle-Legazpi ikastetxeko haur eskola. Inaugurazio ofiziala atzo goizean egin zuten arren. Egun haur eskolan 14 haurrek dute izena emanda momentuz. Lekurik bada, guztira berrogeita bi haur hartzeko gai baita haur eskola berria. Hasiera batean leku gehienak beteta izatea aurreikusten bazen ere, ez da hala izan. Arantxa Agirre, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko arduradunak krisiak ere haur eskolengan eragina izan duela aipatu zuen atzoko agerraldian eta hasiera batean, haur eskola izen emanda zeundenak baino haur gutxiago hasi direla ere baieztatu zuen.
Festa giroa
Dena den, festa giroa izan zen nagusi inaugurazio ekitaldian. Ikastetxeko adin guztietako haurrek eta gaztetxoek hartu zuten parte bertan, baita gurasoen ordezkariek eta ordezkari politiko eta erlijiosoek ere.
Hamalau haur artatzen dituzte 300 metro koadroko haur eskola berrian. 0 eta 1 eta 1 eta 2 urte arteko haurrentzako espazioak daude. Berrikuntza nabarmenena, ireki berria den bularra emateko txokoa da.
Egilea: Goierriko Hitza















