Inprimatu E-posta

 

Isabeleko bidegurutzean zebrabide berria jarri dute

Isabeleko bidegurutzean zebrabide berria jarri dute

Urretxu eta Zumarragako Higikortasun eta Trafiko Planaren gomendioak aurrera eraman nahian, Urretxuko Udalak bere errepide zirkulazioa moldatzen jarraitzen du.

 

Urretxuko Udalak aurrera daramatza Pagoetan eta Isabeleko bidegurutzean trafikoa bideratzeko neurrien lanak. Atzo, Isabeleko bidegurutzean zebrabide berria jarri zuten. Ondoren zebrabideen aurrean gomazko sakaguneak jarriko dira autoen abiadura moteltzeko.


Udan inguruko kotxe kopurua asko txikiagotuko denez, lanak osatzeari ekingo zaio, zebrabideak altxatu eta inguruak ondo egokitzeko. Aldaketa hauen ondorioz, asteburuetan Legazpirako autobusa ez da Berriki parean gehiago geldituko, geldiune bakarra Zumarragako geltokia izango delarik.


Urretxuko Udalak adierazi duenez, aldaketa hauen helburua oinezkoen segurtasuna handitu eta bidegurutzean ematen den trafikoa arintzea da.

 

  • Ikusi bideoa:

 

Erabiltzaileen iritziak

9 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
2.8
 
 

zentzurik gabeko neurriak...

Hau burugabekeria... Gero "Agenda 21"rekin txapa ematen etorri... eta lanean gabiltzanok, (gremioak) 100 metro egiteko, 2 kilometroko buelta eman behar...

Ezi zan semaforo batzuekin trafikoa erregulatu? Bidegurutze horretan arazoak ordu konkretuetan izaten dira, beraz oso desegokia ikusten dut hartutako erabakia.

Gainera ipe?arrieta kalean ezarritako bandak, kamioiak pazatzean, kriston zarata ateratzen dute.

erderaz esaten den bezela: El mas tonto, relojero...
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea juanito
2009, Ekaina, 29
 
 

Burugabekeria

Ni Juanitorekin guztiz ados nago. Ez zait zentzuduna iruditzen hartu den neurri hau, eta badirudi ez naizela bakarra zentzua bilatzen saiatu geranak eta aurkitu ez dugunak,izan ere hitzegin dudan jende guztiak, eta zin egiten dut asko direla, ez dugu ulertzen zer egin duten.

Nire galdera da, ia beste modurik ez ote zegoen plana aurrera eramateko, semaforoak edo horrelako zerbait jarrita.

Benetan, oraingoan ere, Urretxuko Udaletxeari nire "txalorik beroenak" eman nahiko nizkioke egin duten plan zoragarri honengatik, eta herritarrak horren ondo eta pozik egoteko egiten ari diren lanarengatik berriro ere...

*(espero det ironia puntua harrapatzea)...

Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea Herritar bat
2009, Ekaina, 29
 
 

Eta bizilagunak?

Eta bizilagunok zer egingo dugu? Zumarragatik gatozenean, izugarrizko buelta eman beharra daukagu, gure kotxearen kontsumoa gehituz. Eta zer esanik ez geltokian taxi bat hartu nahi duenak bere poltsikoa astindu beharko duela. Izan ere, geltokian taxia hartu eta Legazpira joan nahi baduzu, ba, lehenik eta behin Zumarragan barrena (erdigunea, Eitza, Leturiak eta Orbegozoko bista zoragarriez gozatuz) turismo pixka bat.

Eskerrak hauek aurrekoak baino hobeak ziren!
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Ni neu
2009, Ekaina, 29
 
 

Nola kontrolatuko dute?

Orain hilabete batzuk beste neurri bat jarri zuen martxan udalak. Isabeleko bidegurutzean, ezin eskubira hartu, ezta Santa Barbarako jaitsieran ere. Nork kontrolatzen du hori? Egunero, kotxeak eta kotxeak ikusten ditut neurri horiek hankaz gora botatzen ta nahi dutena egiten. Erabakiak hartu, ezarri eta kontrolatu? Udaltzainek zerbait ere egin beharko dute ba! A, egia da, Ipe?arrieta kalea erdigunetik aparte dago eta bertan bizi garenok ezer gutxi balio dugu. kaleko zikinkeria ikusi besterik ez dago! Guk ez dugu zergarik ordaintzen ala?
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea Bizilaguna
2009, Ekaina, 29
 
 

Urretxukeria

Aldaketa honek, nire ustez, zentzu bakarra dauka: Zumarragako biztanleak urretxuko kaleak zapaldu gabe irtetea herritik, hau da ,Orbegozotik edo Eitzatik irtetzea. Horrela Urretxuarrek ez dute trafiko arazorik edukiko Ipi?arrietatik irtetzeko. Ez zait erabaki zuzena iruditzen, Zumarraga eta Urretxuko trafikoa, beste hainbat arlo bezalaxe, bi Udalen artean adostu behar dela iruditzen zait, denontzat egokiak diren erabakiak hartuz, eta ez bestea izorratu norbere mesedetan.
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea Igor
2009, Ekaina, 30
 
 

Iradokizuna

Guztia ez litzateke konponduko Zumarrak geltokiaren sarreran duen hesia kenduko balu?
Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
Iritzi emailea Iradokizuna
2009, Ekaina, 30
 
 

a ze parea!

Azkenen, bai Urretxuko udaletxea eta bai Zumarragako udaletxeek "ondo" konpontzen ez direlako edo eta ados jartzen ez direlako kaltetuak HERRITARRAK!!! BETI bezala!
Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
Iritzi emailea Andoni
2009, Ekaina, 30
 
 

Burugogorrak

Aurreko alkateak omen ziren burugogorrak, Anton eta Peio. Non daude haiek orain? Oraingoak ere, antzeko parecido. Norberak nahi duena egin, eta hor konpon! Herritarrak eta batez ere Ipe?arrieta kaleako eta Geltokietako bizilagunak kaltetuenak.
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea Burugogorrak
2009, Ekaina, 30
 
 

Kontsulta

Arau subsidiarioak ezagutzera emateko izugarrizko parefernalia egin du Udalak auskalo zenbat diru gastatuz. Trafikoan modu honetako erabakiak hartzen direnean, ez al dugu parafernaliarik behar? Nahikoa da 5 egun lehenago prentsan argitaratzearekin. Galdegin dezatela oraingoan ere, ia jendeak ze iritzi duen.
Artikuluaren Balorazioa:
 
2.0
Iritzi emailea Demokrazio
2009, Ekaina, 30
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog Behavioral Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
"Hori da azken finean Bernardo Atxaga. Hurbildu ginenok gozatzeko aukera ederra izan genuen. Baita..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GU TA GUTARRAK
"ETA OSTIRALEN ZAZPIRETATIK AURRERA KK IN ZONA IRRATIAN SAKONAGO EZ AHAZTU 98.0 "
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea GET
"ZORIONIK BEROENAK URRETXUKO TXISTULARIEI! EA BESTE HORRENBESTEAN EUSTEN DIOZUTEN! GET!"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Txokoak eta egurra
"Printzipioz eraikina polita iruditzen zait, nahiz eta aldrebes xamarra ere bai, goiko pixua berez..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Alfredo
"Hitzegin dudan pertsona guztiekin bi akatz haundi aurkitu degu: 1º Lehen euria egiten zuenenean..."
< >