Inprimatu E-posta

 

Ijito ezkontza Urretxun

Ijito ezkontza Urretxun

Egun handitik ia astebete igaro bada ere, herritar askoren ahotan (eta internet-en) dabilen kontua da Juan eta Samararen ezkontza.

 

Aspaldidanik ezkontza batek ez zuen halako ikusmira sortu herrian. Inondik inora ezkontza berezia izan da hau. Ijito ezkontza bat. Bi eguneko iraupena izan zuena ostiraletik larunbatera. Protagonistak Juan Dual eta Samara Dual, senar-emazteak eta lehengusuak.


Hamabost eta hemezortzi. Horiek dira senar-emazteen adinak. Lehengusuak dira eta orain hiru urte euren familien ekimenez sortu zen bikotea. Gutxi iraun zuen orduan, Yolanda Hernandez, mutil-lagunaren amak dioenez harremanak ez zuen aurrera egin. Hiru urte beranduago ordea, elkar maitemindu eta gazteak izan arren, ezkontzeko erabakia hartu dute biek ala biek.


14 urte daramatza Dual familiak Urretxun. Ezkontza egunean Zumarraga eta Urretxuko ijito-familia guztiak ez ezik, Madril, A Coruña edota Santaderreko senitartekoak ere gerturatu ziren ezkontzara. Baita ijitoak ez diren lagunak ere.


Limousina zurian egin zuten ezkongaiek Ezkio-Itsasoko Labekoa jatetxerainoko bidea. Bertan, egin zuten emaztegaiaren “garbitasunaren” froga. Ondoren azken honen aitaren aurrean (apaiz ebanjelista da) eraztun trukaketa egin zuten. Eztei banketearen ondoren ospakizuna goizeko ordu txikietara arte luzatu zen.


Biharamunean, Dual familiak Zumarragako Olaarte baserriaren inguruan alokatuta dituen lur-sailetan tradizioko sardina janarekin eman zioten amaiera bi egun iraun zuen ezkontzari.


  • ETB2ko Objetivo Euskadi saioak ezkontza grabatu zuen. Urriaren 30ean, osteguna, emitituko dute grabatutakoa.

 

Erabiltzaileen iritziak

3 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
 
 

Ederra dokumentua

Zorionak Otamotz! Ederra dokumentu grafikoa!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
2008, Urria, 23
 
 

Limusina asko... Gero Karitas era diru eske...

Hau aurpegia...
Artikuluaren Balorazioa:
 
3.0
Iritzi emailea Juliko
2008, Urria, 24
 
 

orain umeak egitera jo ta su :-)

ezkontza GUZTIAK itxurakeri hutsa besterik ez dira eta honek txapela irabazi du,
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea igor
2008, Urria, 28
 
 
 
Powered by jReviews

 

 eka   Uztaila 2009   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Techies Resources ESL

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
2.0
Iritzi emailea Demokrazio
"Arau subsidiarioak ezagutzera emateko izugarrizko parefernalia egin du Udalak auskalo zenbat diru..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Burugogorrak
"Aurreko alkateak omen ziren burugogorrak, Anton eta Peio. Non daude haiek orain? Oraingoak ere, a..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
2.0
Iritzi emailea Andoni
"Azkenen, bai Urretxuko udaletxea eta bai Zumarragako udaletxeek "ondo" konpontzen ez direlako edo..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
2.0
Iritzi emailea Iradokizuna
"Guztia ez litzateke konponduko Zumarrak geltokiaren sarreran duen hesia kenduko balu?"
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Igor
"Aldaketa honek, nire ustez, zentzu bakarra dauka: Zumarragako biztanleak urretxuko kaleak zapaldu..."
< >
Image