Uste baino beranduago bada ere, ari dira amaitzen Zumarragako Udala Piedad kalean egiten ari den lanak. Urbanizazio lanak guztiz amaitzen eta zuhaitzak landatzen dabiltza egunotan.
Zumarragako Udala Piedad kalean egiten ari den berrikuntza lanak, denbora luzatzen ari badira ere amaitzeko puntuan daude. Berez lan guztiak abendurako amaituta behar bazuten ere, atzerapena suertatu dira. Urbanizazio lanekin dabiltza egunotan. Lurreko zoladura jarrita dago eta egunotan zuhaitzak landatzeari ekin diote. Gereziondoak landatuko dituzte.
Lanok, Espainiako Gobernuaren Tokiko Inbertsioetarako Funtsaren laguntzekin egin dira. Piedad kalean autoentzako tokia mugatu dute eta oinezkoentzat espaloia zabaldu. Behin lanak amaituta, udaltzainen presentzia handia izango da Piedad kalean, kotxeek espaloi gainean aparkatzea ekiditeko.
Erlazionatutako albisteak otamotz.com-en:














