Inprimatu E-posta

 

Gazte urretxuarraren aurka gaurko deituta zegoen epaiketa atzeratu egin da

Gazte urretxuarraren aurka gaurko deituta zegoen epaiketa atzeratu egin da

Astelehen goizaldean Urretxuko gazte bat Ertzaintzak Ordizian geldiarazi zuen. Gazte honek salatu duenez jipoitu eta atxilotu egin zuten.

Gaur goizerako deituat zegoen gazte urretxuarraren aurkako epaiketa azkarra. Epaiketa atzeratu egin da. Gazteak ertzainak salatu ditu eta ondorioz epaiketa bide normaletatik abiaraziko da, prozedimentu azkarra alboratuta.


Prentsaurrekoa Tolosako epaitegian


Goierrin AHTrenb aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten gazteek prentsaurrekoa eman dute gaur 11:30ean Tolosako epaitegi aurrean. Ertzaintzaren aldetik jasaten duten akosoa salatu dute ohar batekin. Gazte urretxuarrarena gertatu diren kasuetako bat dela adierazi dute. Asko baitira esan dutenez, Urola Garaian eta Goierrin ertzaintzaren jazarpena jasaten duten gazteak.


Prentsaurrekora 40 gazte inguru gerturatu dira baita kalez jantzitako bi ertzaina ere adierazi dutenez. Liskarra ere izan da bi ertzainetako bat prentsaurrekoa mobilez grabatzen hasi denean. Gazteek grabazioa gelditzeko eskatu diotenean, han zeudenak identifikatzen hasi dira ertzain uniformatuak. Bi gazte identifikatu dituzte azkenean.

Han zeudenek salatu dutenez, gaur kalez jantzita zeuden ertzainekin gertatutakoa ez da kasulitatehutsa izan, jasaten ari den poliziaren akosoaren adibide garbi bat baizik.


Urretxuko gaztearen testigantza


Hilaren 22an bere autoa autobiatik gidatuz zihoala, Usabiaga pabiloiaren pareko errepidean atzeko autoko kalez jantzita zihoazen bi poliziek oihuka gelditzeko agindu zioten. Pabiloiko aparkalekuan sartzeko agindu zioten eta bertan sartzerakoan beste ertzaintza patruila bat zegoela jabetu zen.


Salatutako gazteak dionez, bere leihora etorri eta oihuka hasi ziren segituan uniformedunak. Bera gisa horretan harrapatzeko gogoa zutela eta horrelakoak esanez. Autoaren paperak eskatu zizkiotela adierazi du gazteak. Oihuka jarraitu zuten bera zeregin horretan zen bitartean. Bira eman eta kolpe bat eman ziotela azaldu du urretxuarrak bere adierazpenetan. Berak modu horretan ezin zutela gelditu esan zien eta haiek lepotik helduta irainka hasi ziren.


Hainbat multa jarri zizkiotela adierazi du gazteak bere testigantzaren bitartez. Ondoren kaputxadun poliziak agertu eta esposatuta eraman zuten. Autoan sartu eta komisaldegira eraman zuten. Bertan gelditu ziren ertzainek bitartean bere autoa erregistratu zutelarik.


Gazteak dioenez komisaldegian beste polizia batek “kartzelan amaituko duzue eta zuen senitartekoak AHTan joango dira zuek bisitatzera., izorratu zaitezten” bezalakoak esan zizkion.

Erabiltzaileen iritziak

2 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

TXAKURRAK BETI ZAUNKA!!!

Hauek al dira, PNV, Ibarretxe eta balzaren txakur zintzoak???
Argi dago, ikusi nahi ez duenak ez duela ikusi nahiz eta bere muturren aurrean jaso baten batek jipoia!!!!

ertzaintza???? SUTARA!!!!!

Ez dago besterik!!!!

Ez, ez, ez!!! AHT-rik EZ!!!!!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea TXAKURRAK BETI ZAUNKA!!!
2008, Iraila, 25
 
 

Besarkada bat


Besarkada handi bat gazte horri! Zenbaitetan interes ekonomikoak guztion gurari bihurtzeari aurrerabide deiten zaio. Eztabaidak kalean, mahai gainean beharko luke, eta oraindik ez da halakorik gertatu.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea xabi
2008, Iraila, 25
 
 
 
Powered by jReviews

 

 ots   Martxoa 2010   api

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie Technology

Kirola Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Antolakuntza...
"Ibilbidearen informazioa hemen: http://www.goierrike.net/mendia eta http://www.ostadar.org webgu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea KK
"Noizko KKINZONA EGUNA? Ta futbitokoarena, BIKAIN beti bezela. "
Erabiltzailearen balorazioa
 
2.0
Iritzi emailea Bai horixe!
"Bai horixe! Hori "lezioa" ematen ari zeratena irratiaren proiektuaren inguruan... autogestio lezi..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Ikusle bat
" ZORIONAK KKINZONA!!!!! MILA ESKER FUTBITO TXAPELKETA ANTOLATZEAGATIK, GIRO BIKAINA IZAN DUGU G..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea otamotz.com
"Norbaitek antzeko arazoren bat balu, orain da momentua konpontzeko."
< >