Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako Amaia Iturriotz nagusitu zen 15 eta 18 urte bitartekoen mailan atzo Donostiako Manteo kiroldegian egin zen Gipuzkoako Eskolarteko 29. bertsolari txapelketako finalean.
Arratsaldeko 16:00etan puntu-puntuan hasi zen finalean oso saio bikaina egin zuten txikiek. Lau talde aritu ziren lehian (Zumarraga-Urretxu, Goierri behea, Asteasu-Alegi eta Hernani). Bizia izan zen saioa, oso. Eta gure ordezkariek (Beñat Torres, Leire Akizu eta Mikel Iturriotz) lan bikaina egin zuten. Txapela batek jantzi behar eta atzokoan Asteasu-Alegiko hirukoteak jantzi zuen eta gureek ere lan ederra egin zuten eta horren ondorioz, Mikel Iturriotzek Asteasuko Haritz Mujikarekin batera Gipuzkoa ordezkatuko du ekainaren 20an Altsasun izango den Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean txikien mailan.
Geroxeago gazteen finala hasi zen eta han, atzo aurreratu genuen bezala, bi herritar genituen lehian: Manex Mantxola eta Amaia Iturriotz. Biek ala biek lan itzela egin zuten eta, azkenean, Amaia nagusitu zen eta Lasarte-Oriako Ane Labaka bigarren izan zen.
Atzokoaren ondorioz, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak ordezkaritza izango du Euskal Herrikoan, Mikel txikien mailan, goizez eta Amaia gazteen mailan, arratsaldez.
Hona hemen Amaiak txapela buruan zuela kantatu zuen bertsoa:
|
|
Gorka milesker zabaltzearren
bertso mundun hainbat ate, bertso eskola zuen txaloek ez didate egin kalte, gurasok, Manex eta lehengusuk badezue nahiko arte… Super- woman bat, ez, ez, ez naiz ni hortatik nago aparte mundu honetan heroirik bada hoiek zuek baitzerate. |
















