Inprimatu E-posta

 

Santa Lutzi eta Newcastle gaixotasuna

Santa Lutzi eta Newcastle gaixotasuna

Zumaiako hegaztien ustiategi batean aurkitu dute Newcastle izeneko gaixotasun honen fokua. Ondorioz, ezingo dira ingurune horretako hegaztiak aurkeztu hegaztien sariketetara.

 

Newcastle izeneko gaixotasun baten fokua baieztatu da Zumaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Fokua Zumaiako hegazti zinegetikoen ustiategi batean aurkitu da. Indarrean dagoen araudiaren arabera fokua aurkitu den ustiategia isteaz gainera, 10 kilometroko diametroan dauden hegazti ustiategiak geldiaraztea beharrezkoa da. Ondorioz Zumaia, Getaria, Aizarnazabal, Deba, Zestoa, Zarautz eta Aiari eragingo dio neurri honek. Baita, igandean egingo den santalutzitako azokari ere.


Izan ere legearen arabera, debekatuta dago, aurretik aipatutako herrietako jatorria duten hegaztiak aurkeztea Santa Lutzi eguneko hegaztien sariketetan.

 

Feria eta egitaraua

 

Gainerakoan festa giroa ziurtatuta dago datozen egunetan. Urretxuko eta Zumarragako kaleak mugimenduan daude egunotan. Aparkatzeko tokiak murrizten ari dira udaltzainek eta karpak altxatu dituzte han eta hemen Udaletako lan-taldeetako langileek. Santa Lutzia feria ate-joka da. Iparragirre plazan karpa handia jarri dute eta han egingo dute bihar, arratsaldeko seietatik aurrera, Arabako Errioxako ardoen XVIII. azoka eta lehiaketa.

 

Ardo dastaketa udaletxeko areto nagusian izango da, eta bost enologok epaituko dituzte lehiaketara aurkeztutako zukuak. Herritar denak daude gonbidatuta dastaketa nola egiten duten ikustera, baita parte hartzera ere. Bailarako musikariak biltzen dituen Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak Zumarragako eta Urretxuko kaleetara euskal kanten bilduma oparoa eramango du bien bitartean.

 

Hori guztia bihar, feriaren atarian. Etziko Santa Lutzi feriaren antolaketan eta egitarauan ez dago berrikuntza askorik. Kontsigna zerbitzua eskainiko dute bi udalek lehenengo aldiz. Zelai Arizti kultur etxean jarriko dute bat, eta Gernikako Arbola plazan bestea. Biak 10:00etan irekiko dituzte, eta postuetako saltzaileek zerbitzuaren berri emango diete bezeroei, erositakoak han utzi ahal izateko.

Berritasun gisa, haurrentzako eta gaztetxoentzako poniei eta zenzentxoei jare egingo diete Zelai Arizti parkean eguerdi partean. Herri kiroletan ere badago berririk, aurten harrobiari begiratu baitiote antolatzaileek.

 

Kirolari gazteak

Urretxuko Ederrenan izango da herri kirol jaialdia, 12:30ean. Hogei urtetik beherako aizkolarien artean izango da lehia. Ander Erasun Oihan Larretxearekin neurtuko da eta Arkaitz Olano Ruben Saralegirekin. Harri jasotzen 17 urteko Idoia Etxeberria oriotarra eta 12 urteko Urdax Magunazelaia abadiñoarra ariko dira. Sarrera doan da. Arratseko idi-probekin amaituko da feria eguna.

 

Egitaraua

 

  • Bihar:
18:00-21:00. Arabako Errioxako ardoen azkoa eta lehiaketa, Urretxuko Iparragirre plazan.
18:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea, Zumarragako eta Urretxuko kaleetan.
20:00. Arabako Errioxako Ardoen XVIII. Lehiaketa.

 

  • Etzi:
08:00-14:00. Zaldi-aziendaren eta bestelako abereen feria eta sariketa, Urdaneta hiribidean.
08:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria Zumarragako La-Salle Legazpi ikastetxean.
08:00-14:00. Azoka bereziak:
-Fruta eta barazki sariketak Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
-Eskualdeko Ezti Lehiaketa, Urretxuko Areizaga plazan.
-Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak Zumarragako Euskadi plazan.
-Oilasko eta kapoi saiketak Kalebarren-Areizaga plazan.
09:00. Urretxuko txistulari taldearen eta Iratzarri taldeko dultzaineroen kalejira.
09:00. Zumarragako eta Urretxuko Santa Lutzitako XVII. Argazki Rallyaren hasiera.
10:00. Tolosako dultzaineroak.
10:30. Sekundino Esnaola Musika Eskolako trikitilari taldearen kalejira.
11:30. Zumarragako Musika Bandaren eta Antzinako Ama txistulari taldearen kalejira.
12:30. Haurrentzako poniak eta zezentxoak, Zumarragako Zelai Arizti parkean.
12:30. Herri-kirolak Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
13:30. Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti, ardo eta ganadu sariketetako sari banaketa Kalebarren-Areizaga plazan.
13:30. Artzain txakurren erakustaldia Urretxuko Zubimusu plazan.
17:00. Profesionalen arteko pilota partidak Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
17:30. Idi-probak Zumarragako Euskadi plazan.

 

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Newcastle gaixotasuna

Ez dugu Wikipedian euskarazko sarrerarik aurkitu. Ondoko estekan gaixotasun honi buruzko informazio osoatua aurki daiteke...

http://es.wikipedia.org/wiki/Enfermedad_de_Newcastle
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Jonmikel
2009, Abendua, 11
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
ASIC ESL

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >