Zumarragako eta Urretxuko udalek hamalaugarren urtez antolatu zuten ostiralerako 'Gazteentzako Sukaldaritza Lehiaketa'. DBHko 3. eta 4, mailako ikasleei dago, batez ere, zuzenduta lehiaketa.
Beste behin arrakasta handia izan zuen ostiralean hamalaugarrenez egin zen gazteei zuzendutako gastronomia lehiaketak. Lauko taldeetan banatuta, ehun bat gaztetxo bildu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, ordu eta erdiko denbora izan zuten tortilla patata bat egiteko. Hori izan da aurtengo lehiaketarako prestatu behar izan duten jakia.
Guztira hiru sari banatu zituzten: 470 euro lehenengo tortilla onenarentzat, 320 euro bigarrenarentzat eta 200 euro hirugarrenarentzat. Gainera, parte hartu zuen talde bakoitzari 40 euro eman zitzaizkion.
Hona hemen bertan hartutako zenbait momentu:
















