Inprimatu E-posta

 

Maialen Akizu eta Amaia Iturriotz Azkue sarietan garaile

Maialen Akizu eta Amaia Iturriotz Azkue sarietan garaile

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak sortutako Azkue Literatura Sariak banatu zituzten atzo. Maialen Akizuk bi sari eskuratu zituen eta bat Amaia Iturriotzek.

 

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Atzo, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin zen sari banaketa. Saridunen artean Maialen Akizuk bi sari eskuratu ditu, A mailan narrazioko bigarren saria “Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu” lanarekin eta maila berean olerkigintzako lehenengo saria “Nire herria” lanagatik. B mailan Amaia Iturriotzentzat izan da bigarren saria “Euria” narrazio lanagatik. Saririk jaso ez badu ere epaimahaiak, Maialen Akizuren "Betikoa" poesia lana ere argitaratuko du lan guztiak bilduko dituen liburuxkan.


Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte. Saridunen artean


Hauek dira 2009ko saridunak:

  • A mailan, narrazioan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu, Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.
  • A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.
  • B mailan, narrazioan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.
  • B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.


Lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz:

  • A mailan, narrazioan: Ur, itsasoaren sortzea, Oriane Aiestaran
  • A mailan, olerkian: Betikoa, Maialen Akizu
  • B mailan, narrazioan: Ipuin bat ordubetean izkribatzeko, Goiuri Unanue


Iturria: www.euskaltzaindia.net
Argazkia: www.euskaltzaindia.net

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Techies Resources Technology

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >