Inprimatu E-posta

 

Euskaraz bizi ahal izateko tresnak

Euskaraz bizi ahal izateko tresnak

Zumarragako eta Urretxuko udalek TELP ikastaroa antolatu zuten urte amaierarako euskaraz bizitzeko dauden eragozpenak saihestu nahi dituzten herritarrentzat.

 

Gizarte elebidun honetan, askotan euskaldunek eragozpenak dituzte euskaraz hitz egiteko. Oztopo horiei aurre egiteko Ferran Suay eta Gemma Sangines valentziarrek TELP (Taller D´spai Lingüistic Personal) tailerra sortu dute eta Euskal Herriko herri askotan eskaini dute dagoeneko. Abenduaren 28an eta 29an Urretxu eta Zumarragan izan ziren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatuta, 10 orduko tailer bat emateko.


Ekimenak arrakasta izan zuen, gehienera 20 pertsonentzako antolatutako tailerra bazen ere azkenean 23 herritarrek hartu zuten parte bertan. Noticias de Gipuzkoa egunkarian antolatzaileekin hitz egin eta gero argitaratu den albistea duzue hemen irakurgai.


Ekimen gehiago

Urretxu eta Zumarragako udaletako Euskara batzordeek egitasmo gehiago dituzte eskuartean. Erosleek euskara erabiltzen duten merkatariak saritzeko aukera dute, adibidez. Azken asteotan herritarrek bozkatu egin dute eta hilaren 20an jakinaraziko da zeintzuk diren boto gehien jaso dituzten merkatariak. Gainera, eskualdeko lau udalek antolatutako ekimen honetan parte hartu duten kontsumitzaileek 100 euroko sei erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute.

 

 
Argazkia: Gemma Sangines TELP ikastaroan parte hartu zuten zenbait herritarrekin.
Egilea: Jesus Mari Alberdi

Erabiltzaileen iritziak

2 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

sWAY ikastaroa

02/04/2008
Ferran Suayren ikastaroa
xaranba @ 10:07
Martxoak 25-26an, Ordiziako udaletxeak antolaturiko Ferran Suayren ikastaroan izan naiz. "Taller d`splai linguistic". 10 orduko ikastaroa. Euskaldun izanik, izan nahirik, bizimodua euskararen alde normalizatu nahian dabilenarentzako interesgarria oso. Norberak hainbat egoeratan izaten dituen jarrerari buruz hausnarketarako baliogarria.
Zein hizkuntza-jarrera izaten dut euskaldun berri baten aurrean?, Ezagunen aurrean?, Eroskiko kutxa-zainaren aurrean? Lankide euskaldun baina beti gazteleraz zuzentzen zaidanaren aurrean? Zergatik makurtzen natzaio gaztelerari halako egoeratan? Zergatik gertatzen zait hain erraza makurtzea? Ez dut bestea egoera deseroso batean jarri nahi. Barkamena ere eskatu izan diot, aitortzen dut, hari euskaraz egin eta ez dakiela erantzun didanean. Barkamena eskatu! Baina zergatik?????? Hark jakin ez eta nik barkamena eskatu!!!!!!!!!!!!! Zer demontre dut buruan egoera horietan??? Halakoak ez jasateagatik, azkenean, nekeak jota, gazteleraz egiten dut. Eta honek bere ondorioak ditu. Amorrua.
Oporraldi hauetan Euskadiko Kutxan, Caja Laboral guztiontzat, izan naiz nire diru urriak moldatzen. Sartu bezain azkar konturatu naiz bertako erdaldun guztiak miopeak direla. DIRECCION-zuzendaritza / ATENCION AL CLIENTE- bezeroari arreta... eta halakoak dituzte sabaitik zintzilik. Laguna dudan langileari aipatu eta zer esan ez dakiela utzi dut. "Bai, badakit hobe dela biak tamaina berean jarriko bagenitu". erantzun dit halako batean. Eta nik neure buruari: "biak tamaina berean!" bai, ziur? Euskaldun loti hauek noiz esnatuko zain bagaude...gureak egin du. Iruditzen zait esanguratsua gertatzen dela gure herriko dendatan izenak, horma-irudiak, zein hizkuntzatan jarririk ditugun ikustea. Gaztelera hutsean, euskara hutsean, elebietara... bata edo bestea azpimarratuz. Zein azpimarratuz? Zein interesen arabera azpimarratuz?
Ferranen haritik , gazteleraz askotan entzun izan dugun esaldi polit horietako bat aipatuz: "VIVE COMO PIENSAS O PENSARAS COMO VIVES". Nola bizi naiz? Nola pentsatzen dut? Pentsatzen dudan moduan bizi naiz? Hala bizitzen saiatzen naiz? Jabetzen al naiz hortaz guztiaz?Kontua ez da besteek dituzten aurreiritziak, nik ditudanak baizik. Justifikatu beharra al dut euskaraz zergatik hitz egiten dudan? Ferranen gomendioa: ez arrazoitu, tranpa hutsa da, arrazoitzeak galdetzailea indartzea garamatza. Tinko eutsi. Ez makurtu. "Errudun" sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. "Ez-jakin" sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. "Deseroso" sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. Manipulatua naiz?
Psikologia ikuspuntutik badira pertsona pasiboak, asertiboak eta oldarkorrak. Nolakoa naiz ni egoera horietan? Ez da harritzekoa gaizki sentitzen diren euskaldunak topatzea erdaldun bati euskaraz egiten zaionean. Badira ere pertsona oldarkorrak, hauek aldiz pentsatzen, sentitzen, irizten eta nahi duena esaten eta egiten dute...baina besteek errespetatuak izateko duten eskubideak errespetatu gabe. Nolakoa naiz ni? Hala, jarrera asertibo-linguistikoa dut? Hau da: norberaren hizkuntza erabiltzea, mintzakideak errespetatuz, mehatxurik gabe, inor behartu gabe, eroso sentituz. Nahi bai, ja! TINKO EUTSI EZ MAKURTU NIK EGITEN DUDANA GARRANTZITSUA DA.

Azken hori idatzi nuenean ez nintzen oso asertibo izanen.
Xabier
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Xabier
2010, Urtarrila, 11
 
 

Aholku eske!

2009an egokitu zait atariko administrari izatea, 10 urtez behin edo suertatzen den egoera da. Gaztelania hutsean egiten dira batzarrerako deiak eta baita batzarrak ere, banatzen dena ere elebakarrean egoten da. Orain hamar urte, atariko administrari niri egokitu zitzaidanean, batzar deiak eta aktak elebidunak egin nituen, euskaraz gaztelaniaz baino handixeago. Aurten beste pauso txiki bat eman nahi nuke, akta liburuan aurtengo aktak euskaraz jarri nahi nituzke. Norbait horrelako egoeran aurretik izan al da? Nola jokatu duzue? Eskertuko nizueke iritziaz gain, egoera errealen berri ematea. Mila esker!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Zalantzan
2010, Urtarrila, 12
 
 
 
Powered by jReviews

 

Image

 eka   Uztaila 2010   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Techies Resources High Level Synthesis

Albisteak Pil-Pilean

Erabiltzailearen balorazioa
 
1.0
Iritzi emailea kartulio
"Jon zureak adarra jotzeko gogoa du izena. Nabari da asko aspertzen zarela. Ni ere bai. Asperturik..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea peio
"Jon zu zeu jarri alkate,horrela urretxuarrek bizi dugun "desastre" jasan ezin hau konponduko duzu..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea jon
"albiste ona.. ea, horrekin batera, ordutegia zabaltzen duten; orain arteakoak (astlh-ostiral, 17:..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
3.0
Iritzi emailea Jon
"Ea foru aldundiko norbait etortzen den Zabala jaunaren desastre hau konpontzera... hala ere ez da..."
Erabiltzailearen balorazioa
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
"Ander, ni ez naiz lotsatzen Urola Garaikoa izateaz, inolaz ere ez. Kontua da Urola Garaiaren pare..."
< >