Zumarraga eta Urretxuko ikastetxeetako haur eta gaztetxoek Korrika Txikia burutu dute gaur arratsaldean. Ehunka izan dira gure herrietako kaleak lasterka zeharkatu dituztenak.
Arratsaldeko 15:00etan zuten egina hitzordua Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako haur eta gazteek. Herriko kaleak lasterka zeharkatuz eman diote ongi etorria herriko gazteenek Korrikaren hamaseigarren aldiari. Korrika egin eta gero, askaria banatu diete guztiei. Bertso Eskolako kideek bertsotan girotu dute arratsaldea.
Gogoratu beste behin, igande goizaldean izango dela helduen txanda. Orduan igaroko baita Korrika Urretxu eta Zumarragatik.




















