Zumarragako Musika Bandak kontzertua eskainiko du datorren igandean, otsailak 7. Emanaldia Zelai Arizti aretoan izango da, eguerdiko ordu batean hasita.
Musika Bandak kontzertuan joko dituen musika pieza guztiak inauteriekin lotutakoak izango dira, inauterien atarian baita saioa.














