Ostiralean ireki zuten Urretxuko Santa Barbara gaineko ostatu berria. Jatetxean eta tabernan bazkariez eta afariak emango dituzte hemendik aurrera.
Astean zehar eguneko menuak emango dituzte bazkaritarako. Herritar batzuez gain, inguruko herrietako udal ordezkariak eta turismo bulegoetako teknikariak izan ziren ostiraleko irekiera ekitaldian. Aurrerantzean lanen bigarren eta hirugarren faseak abiaraziko dituzte, mendi ibilbideak zehaztuz eta laborantza eremuak ezarriz.
- Ikusi inaugurazio ekitaldiko bideoa jarraian:





















