Asteburu honetan, Martxoan Bertsoako herriko taldekako bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatu dira, ostiralean Motz tabernan eta larunbatean Igartubeiti baserri museoan.
Saio biak jendetsuak eta biziak izan dira. Motzeko saioan, hiru talde bizi izan ziren kantuan eta azkenean Gabiriatik etorritako "Potto eta bere koadrila" taldea izan zen garaile.
Epaileek, amaieran, horrela banatu zituzten puntuak:
1-Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.72 puntu
2-Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II): 166.5 puntu
3-Gu ta gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I): 164 puntu
Iaz izandako festaren oroitzapen goxoa gogoan, festa hura errepikatzea zen atzoko helburu nagusia. Eta errepikatu ez ezik, xehetasunak zainduz, hobetu ere egin zela esan daiteke. Leporaino bete zen Igartubeiti, Martxoan Bertsoako kanporaketa eta ondorengo barrikoteaz gozatzera inguratutako Ezkio-Itsasoko zein inguruko herrietako bertsozale eta lagunez. Zumarraga eta Urretxutik, autobuskada bertsozale inguratu zen Igartubeitira. Festa borobila, nekez ahantziko duguna.
Entzuleen txalo eta oihuen artean, epaileek honela banatu zituzten puntuak:
1-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
2-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
3-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu
Hiru kanporaketa jokatu ostean, Gaztelekuko txartelak inoiz baino garestiago daudela nabarmena da. Honatx, datorren asteburuko azkeneko bi kanporaketen faltan, behin-behineko sailkapena. Gogoratu, finalean hiru taldek kantatuko dutela.
1-Potato (Otamendi, Rikardo, Felipe): 188.5 puntu
2-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
3-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
4-Non dago Eli (Antton, Uxue, Auzmendi): 178.85 puntu
5-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu
6-Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.75 puntu
7-Haundi-maundi jaleak (Pitu, Kaxero, Jaka): 167.6 puntu
8-Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II): 166.5 puntu
9-Gu ta gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I): 164 puntu
Informazio gehiago Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolaren web orrian.
- Igartubeitiko kanporaketako bideoa ikusgai:


















