Lau Udalek euren herriko turismo zerbitzua Uggasaren esku utzi zutela jakinarazi zuten maiatzean. Orain, jakin dugunez Lenbur Fundazioari esleitu zaio turismo zerbitzuak kudeatzeko ardura.
Aldabe S.L. Eta Lebur Fundazioa ziren turismo zerbitzuaren kudeaketa eskuratuko zuten hautagaiak. Azkenik, Uggasaren administrazio kontseiluak zenbait alor aztertu eta gero, ardura Lenbur Fundazioari ematea erabaki du.
Lanburrek Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko turismo zerbitzuen kudeaketaren gestioa bereganatuko du hemendik aurrera. Jada jarduera ildo batzuk zehaztuta dituzte; eskualdea promozionatzeko marka edota webgunea sortzea bezala.
Argazkian: Urretxu eta Zumarragako turismo bulegoa.












