2009ko otsailaren 6an hasi zen ofizialki FM bidez emititzen Urretxuko eta Zumarragako irrati librea. Ordutik ia urtea igaro denean, urteurrena ospatzeko ekintzak prestatzen dabiltza bertako kideak.
Otsailaren 6a izan zen 'ofizialki' KKinzona irratia FMko emisioak egiten hasi zen eguna, nahiz eta iazko urtarrilaren 22an izan zen irratia lehen aldiz entzun ahal izan zen eguna. Behin urtea igarota ospakizunetarako ez ezik balorazioa egiteko unea ere bada. Irratiko kideek Goierriko Hitzari esan diotenez oso pozik daude denbora honetan irratiak izan duen bilakaerarekin. Irratia sortzeaz gain, bi herrietan egonkortzea ere lortu dutelako. 20 saio inguru ditu gaur egun KKinzonak, eta goizetan eta eguerdietan albistegiak ere entzun daitezke.
Ekimen gehiago
Irratiaz
gain Kkinzona proiektuaren barruan ekimen gehiago ere garatu dituzte.
Berunezko Justizia erdimetraia eta futbito txapelketa dira adibide.
Film laburraren 500 kopia baino gehiago saldu dituzte eta futbito
txapelketan ehunka lagun batu ziren parte-hartzaile eta ikusle
artean.
Urteurreneko ospakizunak
Urtemuga
ospatzeko egitarau berezia antolatu dute otsailaren 6rako. Goizean
urtearen errepasoa egingo duen irratsaioa izango da. Eguerdian
bazkaria, jokoak eta bertso desafioa egingo dituzte. Urretxuko eta
Zumarragako bertsolarien artean izango da saioa, ohitura duten legez.
Gaztetxeko bigarren solairuan izango dira ekitaldiak. Bazkarirako
txartelak eskuragai daude gaztetxean bertan, 10 euroan.












